209. ALDIZKARIA - 2024ko urriaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLTZA ZENDEA

Xehetasun-azterketa, 2. poligonoko 321. lurzatian. Behin betiko onespena

Oltza Zendeako Udalak, 2024ko irailaren 26an egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen xehetasun-azterketa bat, Aratzuriko 2. poligonoko 321. lurzatiaren lerrokadurak aldatzeko, Iker Legasa Orradrek sustatua.

Argitara ematen da, orok jakin dezan, eta interesdunei ohartarazten zaie bide administratiboa agortzen duen erabaki honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar dezaketela Nafarroako Administrazio Auzitegian, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 333. artikuluan ezarritakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko foru legea) eta hurrengoetan ezarritakoarekin

Orobat, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete, dagokion Administrazioarekiko Auzien Iruñeko Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10. eta 46. artikuluekin (lege horrek arautzen du Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa).

Argitara ematen da, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79. artikuluan xedatuarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Oltza Zendean, 2024ko irailaren 27an.–Alkatea, José María Cuende Vallejo.

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2414107