209. ALDIZKARIA - 2024ko urriaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Xehetasun-azterketa, 1. poligonoko 1594. eta 1595. lurzatiak elkartzearen ondoriozko lurzatian. Behin betiko onespena

Burlatako Udalak, 2024ko irailaren 26an egin ohiko osoko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea xehetasun-azterketa bat Burlatako 1. poligonoko 1594. eta 1595. lurzatiak elkartzearen ondoriozko lurzatian, lerrokadura eta altuera berriak ezartzeko. Xehetasun-azterketari hori Centro de Formación Social SAk sustatu du, bat etorriz 2024ko uztailaren 4an hasiera batez onetsitako dokumentuarekin eta hura osatzen duen 2024ko abuztuko dokumentazio osagarriarekin.

Argitara ematen da, jarraikiz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuari, zehazki, 79.1 artikuluari (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Burlatan, 2024ko urriaren 1ean.–Alkatea, Berta Arizkun González.

Xehetasun-azterketa (PDFa)*.

(*) Fitxategiak 30 MB-tik gora ditu.

Iragarkiaren kodea: L2414184