2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERASKOAIN
Xehetasun-azterketa, 1. poligonoko 7. lurzatian. Behin betiko onespena
Beraskoaingo Udalak, 2024ko urriaren 1ean egin bilkuran, behin betiko onetsi zuen xehetasun-azterketa bat 1. poligonoko 7. lurzatian, xede duena eraikuntzaren gehieneko lerrokadurak finkatzea.
Argitara ematen da, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79. artikuluan xedatuarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Beraskoainen, 2024ko urriaren 3an.–Alkatea, Pablo Riezu Merino.
Xehetasun-azterketa (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2414281