209. ALDIZKARIA - 2024ko urriaren 15a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

3509/2024 EBAZPENA, irailaren 30ekoa, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko suhiltzaile-ofizialen bost lanpostu barne igoerako prozedura murriztuan eta oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia onesten duena.

Abenduaren 22ko 113/2021 Foru Dekretuaren bidez, onetsi egin zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen Administrazio Erroaren eremurako 2021eko lan publikoaren eskaintza partziala, Estatuaren 2021erako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 30eko 11/2020 Legean aurreikusitako ordezte-tasari dagokiona. Eskaintza hartan, besteak beste, suhiltzaile-ofizialen bost lanpostu sartu ziren, funtzionarioen araubidekoak eta A mailakoak.

Nafarroako Babes Zibilari eta Larrialdien Kudeaketari buruzko uztailaren 1eko 8/2005 Foru Legearen 48. artikuluak ezartzen duenez, Nafarroako administrazio publikoen menpeko su-itzaltze eta salbamendu zerbitzuetako langileak Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen estatutuko arau orokorretan ezarritakoaren menpe egonen dira, baina foru lege horretan ezartzen diren berezitasunak kontuan hartuta.

Bestalde, aipatutako foru legearen 54.4 artikuluak zehazten du suhiltzaile-ofizialen lanpostu hutsak oposizio-lehiaketa bidez beteko direla eta prozesu horretan Segurtasun Eskolak emandako prestakuntza ikastaro bat sartuko dela. Nafarroako edozein administrazio publikotako suhiltzaile-ofizialordeek parte hartzen ahalko dute oposizio-lehiaketa murriztuan, baldin eta frogatzen badute ofizialorde lanpostuan bost urteko zerbitzuak egiaz eman dituztela eta erregelamenduz ezarritako titulua, unibertsitateko goi mailakoa, badute. Horren ondotik ateratzen diren lanpostu hutsak txanda irekiko oposizio-lehiaketaren bidez beteko dira.

8/2005 Foru Legearen 54.5 artikuluan xedatutakoa betez, oposizio-lehiaketaren ebazpena eman aurretik, suhiltzaile-ofizialen lanpostu hutsak betetzeko lekualdatze-lehiaketa egin da Nafarroako edozein administrazio publikotan lanpostu bera betetzen duten funtzionarioen artean, Barneko zuzendari nagusiaren uztailaren 3ko 7573E/2024 Ebazpenaren bidez deituta. Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren abuztuaren 30eko 9405E/2024 Ebazpenaren bidez, bete gabe deklaratu zen lekualdatze-lehiaketa hori.

Aurrekoa kontuan hartuta, bidezkoa da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko suhiltzaile-ofizialen bost lanpostu barne igoerako prozedura murriztuan eta oposizio-lehiaketa bidez bete daitezela onestea, bai eta deialdiaren oinarriak ere.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko ko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko suhiltzaile-ofizialen bost lanpostu barne igoerako prozedura murriztuan eta oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia onestea, baita haren oinarriak ere.

2. Agintzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau jakinaraztea Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzuari, Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzuari, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuari, Jendearentzako Argibideen eta Erregistro Orokorraren Bulegoari, Barne Zuzendaritza Nagusiari eta epaimahaikideei, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2024ko irailaren 30ean.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ordezko gisa, hura kanpoan baita, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuko zuzendaria, Raquel San Martín Ederra (32/2023 Foru Agindua, abenduaren 11koa).

DEIALDIA, SUHILTZAILE-OFIZIALEN BOST LANPOSTU BARNE IGOERAKO PROZEDURA MURRIZTUAN ETA OPOSIZIO-LEHIAKETA BIDEZ BETETZEKO

Honako hauek dira deialdiaren

OINARRIAK

1.–Deialdiaren xedea.

1.1. Deialdi honen xedea da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko suhiltzaile-ofizialen bost lanpostu, funtzionarioen araubidekoak eta A mailakoak, betetzea barne igoerako prozedura murriztuan eta oposizio-lehiaketa bidez. Lanpostu horien zenbakiak hauek dira: 3649, 4395, 11280, 11281 eta 10722.

2.–Aplikatu beharreko araudia.

Hautapen prozedura hau honako arau hauetan xedatutakoa betez eginen da: uztailaren 1eko 8/2005 Foru Legea, Nafarroako Babes Zibilari eta Larrialdien Kudeaketari buruzkoa; abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onesten duena; Lanpostuak betetzeari buruzko Erregelamendua, azaroaren 6ko 215/1985 Foru Dekretuaren bidez onetsia; azaroaren 20ko 82/2006 Foru Dekretua, Nafarroako Administrazio Publikoen prebentzio, su-itzaltze eta salbamendu zerbitzuetan, suhiltzaileen sarjentu eta ofizial lanpostuetan sartzeko eskatu behar diren tituluak zehazten dituena; azaroaren 15eko 103/2017 Foru Dekretua, euskararen erabilera arautzen duena Nafarroako administrazio publikoetan, beren erakunde publikoetan eta menpeko dituzten zuzenbide publikoko entitateetan; eta aplikatzekoak diren gainerako arauak eta deialdi honetako oinarriak.

3.–Betebeharrak.

3.1. Oposizio-lehiaketa honetan onartuak izateko, izangaiek honako betebehar hauek bete beharko dituzte:

a) Nafarroako edozein administrazio publikotako langile finkoa izatea, edo Nafarroako Foru Komunitateari eskualdatutako Justizia Administrazioko zerbitzuei atxikitako langile finkoa izatea, eta ez egotea borondatezko edo nahitaezko eszedentzian, salbu eta borondatezko eszedentzian den pertsona zerbitzuak ematen ari bada –langile finko gisa edo aldi baterako– deialdia egin duen administrazio bereko beste lanpostu batean.

b) Suhiltzaile-ofizialorde lanposturako izendapen finkoa izatea eta lanpostu horretan gutxienez bost urtez modu finkoan lan egin izana egiaztatzea (benetan egindako zerbitzuak zenbatuta).

c) Ingeniaritzako unibertsitate-titulua izatea, edo ingeniaritzako gradua eta lanbide arautuan aritzeko gaitzen duen masterra, edo arkitekturako unibertsitate-titulua edo arkitekturako gradua eta lanbide arautuan aritzeko gaitzen duen masterra, edo eskaerak aurkezteko epea amaitzen den egunean titulu hori lortzeko moduan egotea.

Tituluak atzerrian lortu badira, eduki beharko dira baliozkotuak edo homologatuak daudela frogatzen duten agiriak. Baldintza hori ez zaie aplikatuko beren lanbide kualifikazioaren aitorpena eskuratu duten izangaiei, Europar Batasuneko xedapenen babesean eta lanbide arautuen esparruan eskuratu ere.

d) Deialdiaren xede den lanpostuari dagozkion eginkizunak betetzeko behar den gaitasun fisiko eta psikikoa izatea, eta IV. eranskinean zehaztutako arrazoi medikoengatik baztertzeko moduan ez egotea.

e) Ez egotea desgaitua edo gabetua eginkizun publikoetan aritzeko, eta administrazio publiko baten zerbitzutik bereizia ez izatea.

f) Nafarroako Babes Zibilari eta Larrialdien Kudeaketari buruzko uztailaren 1eko 8/2005 Foru Legearen 55. artikuluan araututako bigarren jarduerako lanpostu batean ez aritzea.

3.2. Betebehar horiek bete beharko dira eskaerak aurkezteko epea bukatzen den unean eta lanpostuaren jabetza hartu arte.

3.3. Izangaiek deialdi honen oinarrietan ezartzen den unean frogatu beharko dituzte betebehar horiek.

4.–Eskaerak, tasak eta dokumentazioa.

4.1. Eskaerak aurkezteko epea.

Hogeita hamar egun naturaleko epean aurkeztu beharko dira deialdian parte hartzeko eskaerak, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Eskaerak aurkezteko epea ezin izanen da luzatu.

4.2. Eskaera aurkeztea eta formalizatzea.

Hautapen prozesu honetan parte hartu nahi dutenek telematika bidez aurkeztu beharko dute eskaera, Internet bitartez, www.navarra.es/eu/enplegu-publikoa helbidean, "Langile publikoentzako informazioa: barne igoerak, lekualdatzeak eta beste zerbitzu batzuk" atalean, deialdi honi dagokion fitxan sartuta.

4.3. Tasak.

Funtzio publikoan sartzeko eta bertan gora egiteko hautapen prozeduretan parte hartzeko eskubideengatik ordaindu beharreko tasa 41,60 eurokoa da.

Telematikoki ordaindu behar da tasa hori, eskaera formalizatzean, ordainketa telematikoa egiteko sistema seguru baten bidez.

Funtzio publikoan sartzeko eta bertan gora egiteko hautapen prozeduretan parte hartzeko eskubideen tasa ordaintzen ez bada, izangaia kanporatu eginen da.

Funtzio publikoan sartzeko eta bertan gora egiteko hautapen prozeduretan parte hartzeko eskubideen tasa ordaintzeak ez du inola ere ordeztuko eskaera garaiz eta behar bezala aurkezteko izapidea.

5.–Izangaien onarpena.

5.1. Eskaerak aurkezteko epea bukaturik, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak ebazpen bat emanen du izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko, eta aginduko du Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila.

5.2. Behin-behineko zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, haiek zuzentzeko. Erreklamazioak telematika bidez aurkeztu beharko dira, Interneteko www.nafarroa.eus helbidearen bidez, deialdiaren fitxan.

5.3. Erreklamazioetarako epea bukatutakoan eta horiek ebatzita, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak ebazpen bat emanen du izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko, eta aginduko du Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila.

5.4. Ez da itzuliko funtzio publikora sartzeko eta bertan jarduteko hautapen prozeduretan parte hartzeko eskubideengatik ordaindutakoa, baldin eta izangaiak bazter gelditzen badira haiei egozten ahal zaizkien arrazoiengatik.

5.5. Onartuen zerrendan agertzeak ez du esan nahi bertan ageri direnei aitortzen zaienik betetzen dituztela ebazpen honen bidez iragartzen den prozeduran eskatutako baldintzak. Hautapen prozedura gainditu ondoren izangaiek aurkeztu beharreko dokumentazioa aztertzen denean egiaztatzen baldin bada ez dutela baldintzaren bat betetzen, interesdunek prozedura honetan parte hartzeagatik izan ditzaketen eskubide guztiak galduko dituzte, deusetan galarazi gabe faltsukeria dela-eta legozkiekeen erantzukizun penal, zibil edo administratiboak.

6.–Kalifikazio epaimahaia.

6.1. Osaera.

Kalifikazio epaimahaia honako hauek osatuko dute:

–Epaimahaiko burua: Aitor Andueza Elía jauna, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzuko suhiltzaile-ofizialordea.

Ordezko epaimahaiburua: Francisco José Fernández Elizalde jauna, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko Larrialdietako, Prebentzioko eta Babes Zibileko Zerbitzuko zuzendaria.

–Epaimahaiko kidea: Alfredo Fanlo Nuin jauna, Gorputz Hezkuntzako lizentziaduna, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzukoa.

Ordezko epaimahaikidea: Juan Manuel Lobo Palanco jauna, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko Larrialdietako, Prebentzioko eta Babes Zibileko Zerbitzuko Larrialdien eta Komunikazio Sistemen Plangintza eta Koordinazio Ataleko burua.

–Epaimahaikidea: Jorge Pascual del Río jauna, kimikaria (Prebentzio Diziplina, Laneko Segurtasuna eta Industria arloko Higienea), Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutukoa.

Ordezko epaimahaikidea: Esteban Francisco Español Fernández jauna, arkitektoa, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko Barne Zuzendaritza Nagusikoa.

–Epaimahaikidea: Langileen Batzordea ordezkatzeko izendatutako pertsona bat.

Ordezko epaimahaikidea: Langileen Batzordea ordezkatzeko izendatutako pertsona bat.

–Idazkaria: Noelia Zubieta González andrea, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko Barneko Giza Baliabideen Zerbitzuko Langileriaren Kudeaketako Ataleko burua.

Ordezko idazkaria: José Joaquín Pascual Garralda jauna, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzuko Prestakuntza Ataleko burua.

6.2. Epaimahaia hautaprobak egiten hasi aurretik eratu beharko da.

Epaimahaia ezin izanen da eratu, ez eta jardun ere, gutxienez kideen gehiengo osoa ez badago bertan.

Kide anitzeko organoaren eraketak eta jardunak balio izateko, bertan egon beharko dute epaimahaiburuak eta idazkariak edo haien ordezkoek.

Behin kalifikazio epaimahaia eratua denean, baldin epaimahaiburua edo idazkaria gaixorik badaude edo aldi baterako ez badaude, arrazoi justifikatu batengatik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 21.2 eta 22.2 artikuluetan ezarritakoa aplikatuko da.

6.3. Kalifikazio epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, eta organo dei egileari horren berri eman, baldin eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluan abstentziorako aipatzen diren egoeretako batean badaude.

Izangaiek, halaber, zilegi dute epaimahaikideak errekusatzea, egoera horietako bat gertatzen denean.

6.4. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiko oinarrien interpretazioari eta aplikazioari buruz sortzen diren gorabehera guztiak.

6.5. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza izan dezake, proba batzuetan nahiz guztietan. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko, eta haietan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.

7.–Oposizio-lehiaketaren nondik norakoak.

7.1. Oposizio-lehiaketak aldi hauek izanen ditu:

a) Oposizioaldia: zenbait proba eginen dira lanpostuaren berezko eginkizunak zuzen eta egoki betetzeko beharrezkoak diren ezagutzei eta gaitasunei buruz.

b) Merezimenduak baloratzeko fasea, lehiaketaldia alegia. Fase horretan, izangaiek alegatu dituzten merezimenduen balorazioa eginen da, deialdiaren II. eranskinean dagoen baremoaren arabera.

c) Prestakuntza ikastaroa.

8.–Oposizioaldia.

8.1. Oposizioaldia 2025eko urtarriletik aurrera hasiko da. Fase horretan, oinarri honetan deskribatzen diren probak egin beharko dira.

Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpenean zehaztuko da oposizioaldiko lehen proba non, noiz eta zer ordutan eginen den.

Epaimahaiak gutxienez 48 ordu lehenago emanen ditu argitara hurrengo probetako deiak, deialdi honen 14. oinarrian ezartzen den moduan. Bertan, proba egitera deituta dauden izangaien zerrenda emanen du, eta adieraziko du oposizioaldiko proba non, noiz eta zer ordutan eginen den.

Oposizioaldiko proba bakoitzerako dei bakarra eginen da, eta izangaiek nortasun agiri nazionala, pasaportea edo gidabaimena eraman beharko dute. Oposiziotik baztertu eginen dira iragarritako egun, ordu eta tokian agertzen ez diren izangaiak edo aipatu diren agirien bidez identifikatzen ez direnak.

Fase honek gehienez 70 puntuko kalifikazioa izanen du eta baztertzailea izanen da.

Zer egunetan argitaratzen den deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean, egun horretan indarrean dagoen araudiaren arabera eskatuko dira gai guztiak.

8.2. Lehenbiziko proba:

Lehenbiziko probak bi ariketa izanen ditu.

–Lehenbiziko ariketa: ariketa teorikoa izanen da; gehienez 80 galdera erantzun beharko dira, idatziz, deialdi honen I. eranskinean agertzen diren gaiei buruz. Test moduko galderak izanen dira: galdera bakoitzari erantzuteko, lau aukera eskainiko dira, baina bat bakarra izanen da zuzena. Gehienez bi ordu emanen dira ariketa hau egiteko. Erantzun oker bakoitzak penalizazioa ekarriko du; hain zuzen ere, erantzun zuzenaren balioaren herena.

Ariketa honek gehienez ere 20 puntuko kalifikazioa izanen du. Bazterturik geldituko dira gutxienez 10 puntu lortzen ez dituzten izangaiak.

Ariketa hau egiteko ez da inolako testurik edo dokumentaziorik erabiltzen ahalko, ezta hiztegirik, kalkulagailurik, gailu elektronikorik edo bestelako materialik ere, mutur lodiko boligrafo urdina edo beltza izan ezik.

–Bigarren ariketa: ariketa teoriko-praktikoa izanen da; epaimahaiak planteatutako bi kasu praktiko (operatiboak eta kudeaketa arlokoak) garatu eta idatziz ebatzi beharko dira. Helburua izanen da izangaien gaitasuna baloratzea suhiltzaile-ofizialen lanpostuaren edukiari eta eginkizunei dagokienez.

Ariketa hau egiteko ez da inolako testurik edo dokumentaziorik erabiltzen ahalko, ezta hiztegirik, kalkulagailurik, gailu elektronikorik edo bestelako materialik ere, mutur lodiko boligrafo urdina edo beltza izan ezik.

Ariketa honek gehienez ere 50 puntuko kalifikazioa izanen du. Kasu praktiko bakoitzak gehienez ere 25 puntuko kalifikazioa izanen du. Kanporaturik geldituko dira kasu praktiko horietako bakoitzean gehieneko puntuazioaren erdia edo gehiago lortzen ez duten izangaiak.

Ariketa hau egiteko hiru ordu izanen dira gehienez.

Ariketa hau plika sistemaren bidez eginen da.

8.3. Bigarren proba:

Deialdiaren III. eranskinean agertzen diren proba fisikoak egin beharko dira.

Bigarren proba hori egiteko, gehienez 60 pertsonari dei eginen zaie. 60. postuan kalifikazio bera duten izangai bat baino gehiago badaude, berdinduta dauden guztiek egiten ahalko dute ariketa. Gainerako izangaiak deialditik baztertuta geldituko dira.

Probak hasi baino lehen, izangaiek erantzukizunpeko adierazpen bat sinatuko dute, non berariaz adieraziko baitute badutela probak egiteko nahikoa den sasoia eta osasun egoera. Adierazpen hori epaimahaiari emanen zaio deia egiten den unean. Adierazpena sinatzen ez dutenek edo hura sinatzeko moduan ez daudenek proba egiteko eskubidea galduko dute, eta prozesutik kanpo geldituko dira, ondorio guztietarako.

Epaimahaiak eskatuz gero, izangaiak behartuak daude dopinaren kontrako kontrola egitera, probak egin bitartean edo beste une batean, ariketaren batean lortutako sailkapenari jarraikiz zein ausaz aukeratuta. Horretarako deia idatziz eginen da, Kirolean Osasuna Babesteko Espainiako Agentziaren arauen arabera ezarrita dagoen dopinaren kontrol ofizialetarako inprimakia erabiliz. Jardunbide debekatuak detektatzeko edo egiaztatzeko analisiak behar den organo espezializatuak eginen ditu. Izangaiak kontrol hori egiteari uko eginez gero edo trabak jarriz gero, edo adierazten zaion tokian eta orduan hura egitera agertzen ez bada behar bezala justifikatu gabe, hautapen prozesutik baztertu eginen da berehalakoan. Baztertzeko arrazoi izanen da, orobat, dopin kontrola legeak aurreikusi bezala egiteko trabak jartzea, kasurik ez egitea, bidegabeki luzatzea eta gordeka ibiltzea, baita, egitez edo omisioz, kontrola egitea eragozten, nahasten, galarazten edo saihesten duten gainerako jokabideak ere, eta, betiere, izangaiak nahita ekiditen duenean, egitez edo omisioz, nahitaez eman behar dituen laginak biltzea.

Horren ondorioetarako, debekatuak egonen dira Kirol Kontseilu Goreneko Lehendakaritzaren 2023ko azaroaren 28ko Ebazpenaren eranskinean heldu diren substantziak, gai farmakologikoak, dopin metodoak eta manipulazioak, ebazpen horren bidez onetsi baitzen kirolean debekatuak dauden substantzia eta metodoen zerrenda (2023ko 296. Estatuko Aldizkari Ofizialean, abenduaren 12koan, argitaratua).

Debekatuta dagoen edozein substantzia hautemanez gero, ukitutako izangaia hautapen prozesutik baztertuko da, deusetan galarazi gabe izangaiak kontranalisia egin diezaiotela eskatzeko duen eskubidea, baita kalifikazio epaimahaiari bidezko alegazioak aurkezteko aukera ere.

Izangairen batek ezin badu proba hau egin arriskuko haurdunaldia edo erditzea dela kausa, eta egoera hori behar bezala justifikatzen bada, epaimahaiak baloratuko du ea proba hori egitea atzera daitekeen izangai horientzat bakarrik. Izangai horien egoera hautapen prozesua bukatzearen baldintzapean geratuko da, eta atzeratutako proba gainditzearen baldintzapean; baina atzerapena ezin izanen da luzatu beste izangaiek prozesua arrazoizko epeen barruan ebatz dadin daukaten eskubidea urratzeraino, eta epaimahaiak inguruabar hori baloratu beharko du. Edonola ere, proba hautapen prozesua gainditu duten izangaien zerrenda argitaratu baino lehen egin beharko da.

Proba honetan, "gai" edo "ez-gai" kalifikazioak emanen dira.

Proba honetako ariketaren batean "ez-gai" kalifikazioa lortzen duten izangaiak kanporatuak geldituko dira, deialdi honetako III. eranskinean ezarritako jarraibideen arabera.

8.4. Hirugarren proba:

Galdetegi batzuk bete beharko dira izangaien nortasun orokorra eta lanerako gaitasunak eta/edo trebetasunak ezagutzeko, eta elkarrizketa pertsonalak eta/edo talde-lanekoak eginen dira; haien bidez zehaztuko da izangaiak zenbateraino diren egokiak lanpostuaren profil profesiografikoak eskatzen dituen ezaugarrietarako.

Proba hori Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuak prestatuko du eta haren balorazioak lotesleak izanen dira epaimahaiarentzat.

Proba honetan, "gai" edo "ez-gai" kalifikazioak emanen dira. Baztertu eginen dira "gai" kalifikazioa lortzen ez duten izangaiak.

8.5. Proba bakoitzaren kalifikazioa bukatu ondoren, epaimahaiak www.nafarroa.eus webgunean (deialdiaren fitxan) argitaratuko ditu izangaiek lortutako puntuazioak, eta bost egun balioduneko epea ezarriko du interesdunek eskubidezkotzat jotzen duten guztia alega dezaten telematikoki.

8.6. Oposizioaldia bukatuta, epaimahaiak izangaien zerrenda argitaratuko du, lortutako kalifikazioekin.

9.–Merezimenduen baloraziorako fasea edo lehiaketaldia.

9.1. Lehiaketaldian, izangaiek alegatu dituzten merezimenduen balorazioa eginen da, deialdiaren II. eranskinean dagoen baremoaren arabera.

Lehiaketaldia baloratzeari begira, oposizioaldia gainditu duten izangaiek bakarrik aurkeztu beharko dituzte merezimenduak.

9.2. Oposizioaldia bukaturik, bost egun balioduneko epea irekiko da oposizioaldia gainditu duten izangaiek beren merezimenduak frogatzeko dokumentazioa aurkez dezaten.

Alegatzen dituzten merezimenduak frogatzeko dokumentazioa telematikoki aurkeztu beharko dute, deialdiaren fitxan dagoen estekaren bidez, II. eranskinean ezarritako merezimenduen baremoan ezarritako atalei jarraikiz.

Horri dagokionez, honako hauek aurkeztu beharko dira:

–Egindako zerbitzuen ziurtagiria, kasuan kasuko administrazio publikoko organo eskudunak emana, non zehatz-mehatz jasoko baitira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaz eta haren erakunde autonomoez besteko administrazio publikoetan egindako zerbitzuak, II. eranskineko baremoan adierazitako baldintzetan, berariaz zehaztuta lanpostuaren izena plantilla organikoaren arabera, sailkapen maila, zerbitzua zer zentro edo unitatetan eman zen, zerbitzu bakoitzaren hasiera eta bukaera datak, eta bidezko den beste edozein datu gehigarri.

–Euskararen, ingelesaren, frantsesaren edo alemanaren jakite-maila egiaztatzen duten tituluak edo ziurtagiriak, Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren arabera (titulu edo ziurtagiri horiek Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak irailaren 13an emandako 210/2010 Ebazpenean zehaztu dira), edo ofizialki horien baliokidetzat hartzen den titulazioa.

Honako hauek ez dira aurkeztu beharko, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak ofizioz emanen baititu:

–Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan egindako eta aitortutako zerbitzuen ziurtagiria.

–Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuak nahiz Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolak emandako ikastaroak, salbu hizkuntzen ikastaroak eta hizkuntzen ezagutza frogatzen duten agiriak, izangaiek aurkeztu beharko baitituzte.

9.3. Aski izanen da dokumentazioaren kopia arruntak aurkeztea, baina aurkeztutako datuak edo agiriak ez-zuzenak edo faltsuak badira, behar diren erantzukizun penal, zibil edo administratiboak eskatuko dira.

9.4. Alegatutako merezimenduak deialdi honen II. eranskinean ageri den baremoari jarraikiz kalifikatu eta puntuatuko ditu epaimahaiak.

Merezimenduak baloratzean, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunera arte egindakoak baizik ez dira kontuan hartuko.

Ezin izanen da inolaz ere kontuan hartu alegatu gabeko eta agirien bidez frogatu gabeko merezimendurik, ezta baremoan atal bakoitzerako aipatzen den gehieneko puntuazioa baino handiagorik eman ere.

Azalpenak eta datu osagarriak eskatzen ahalko dira izangaiek alegatu eta frogatutako merezimenduen gainean.

Fase honek gehienez ere 30 puntuko balorazioa izanen du.

9.5. Merezimenduen balorazioa egin ondoren, izangai bakoitzak lortutako puntuazioa argitara emanen da Nafarroako Gobernuaren atarian, deialdiaren web fitxan, eta bost egun balioduneko epea ezarriko da, argitaratu eta biharamunetik hasita, izangaiek merezimenduen balorazioaren gainean eskubidekotzat jotzen dutena alega dezaten eta erreklamazioak egin ditzaten.

10.–Lanpostu hutsak aukeratzea.

10.1. Oposizioaldia eta lehiaketaldia bukatu ondoren, epaimahaiak izangaien zerrenda argitaratuko du deialdiaren web-fitxan, 14. oinarrian ezarritakoari jarraikiz, lortutako guztizko puntuazioaren arabera antolatua, izangai bakoitzak oposizioaldian eta lehiaketaldian lortutako kalifikazioak batuta.

Prozeduran parte hartzen dutenen puntuazioan berdinketarik gertatuz gero, oposizioaldian puntuaziorik handiena dutenen alde ebatziko da. Berdinketak jarraitzen badu, II. eranskineko merezimenduen baremoko A atalean puntuaziorik handiena lortzen duenaren alde ebatziko da.

Arestian ezarritako irizpideak aplikatuta ere berdinketak jarraitzen badu, kalifikazio epaimahaiak horretarako eginen duen zozketa bakar baten bidez ebatziko da. Berdinduta dauden izangai guztiei zenbaki bana emanen zaie, ordena alfabetikoaren arabera, eta zenbaki horietako bat aukeratuko da ausaz. Horrela, berdinketa guztiak ordena alfabetikoaren arabera ebatziko dira, zozketan ateratzen den zenbakia duen pertsonaren abizenetatik eta izenetik abiaturik.

10.2. Oposizio-lehiaketaren fasea gainditzen duten izangaiek gaitasun psikofisikoaren azterketa bat gainditu beharko dute, deialdiaren 3.1.d) oinarrian ezarritako baldintza betetzen dutela frogatzeko. Epaimahaiak zehaztuko du zenbat izangaik egin beharko duten azterketa hori, lanpostu hutsen kopurua kontuan hartuta.

Kontuan harturik gerta daitekeela izangai batzuek azterketa hori ez gainditzea, eskaintzen diren lanpostu baino izangai gehiago dei ditzake epaimahaiak gaitasun psikofisikoaren azterketara; dena dela, horrek ez die eskubide gehigarririk ekarriko deitutakoei, eta egindako hautaproben ondoriozko eskubideak izanen dituzte bakarrik.

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak eginen du osasun azterketa hori, kontuan hartuz deialdiaren IV. eranskineko bazterketa medikoen taula; izangaiak "gai" edo "ez-gai" deklaratuko dira azterketa horretan.

Gaitasun psikofisikoaren azterketaren emaitzak ikusita, epaimahaiak hautapen prozesuko bajak zehaztuko ditu.

10.3. Lanpostu hutsak hautatzeko ekitaldia prestakuntza ikastaroa hasi baino lehen eginen da.

10.4. Barneko Zuzendaritza Nagusiak eginen du lanpostu hutsak hautatzeko ekitaldirako deia, eta lanpostuak hautatzeko epea adieraziko du. Horretarako, argitara emanen ditu hautatu daitezkeen lanpostu hutsen zerrenda eta hautatzeko ekitaldira deitutako izangaien zerrenda, puntuazio-hurrenkeraren arabera lanpostu hutsak aukeratzeko duten lehentasun-hurrenkerari jarraituz.

Informazio hori deialdiaren fitxan jarriko da jendaurrean, deialdi honen 14. oinarrian ezarritakoari jarraikiz.

Ondoren, izangaiek jakinaraziko dute, horretarako ezarritako epearen barrenean, suhiltzaile-ofizialen zer lanpostu huts nahiago duten.

11.–Prestakuntza ikastaroa.

11.1. Behin lanpostu hutsak aukeratu ondoren, epaimahaiak argitaratuko du prestakuntza ikastaroan onartu diren izangaien behin-behineko zerrenda. Onartutako izangaien kopurua ezin da izan deialdian iragarritako lanpostu hutsen kopurua baino handiagoa.

11.2. Oinarrizko prestakuntza ikastaroan parte hartzeko, izangaiek honako agiri hauek aurkeztu beharko dituzte Barne Zuzendaritza Nagusian hamar egun balioduneko epean, prestakuntza ikastaroan behin-behinean onartutako izangaien zerrenda argitaratu eta biharamunetik hasita, horretarako zehaztuko den bidea erabiliz:

a) Nortasun agiri nazionalaren kopia, edo izangaiaren nazionalitatea eta nortasuna frogatzen dituen beste agiri baliokideren batena.

b) Deialdiaren 3.1.c) oinarrian eskatzen diren tituluetako baten kopia, edo titulua lortzeko eskubideak ordaindu dituela frogatzen duen gordekinarena edo, bidezkoa denean, eskaerak aurkezteko epean titulua eskuratzeko moduan dagoela frogatzen duen ziurtagiria.

Aski izanen da dokumentazioaren kopia arruntak aurkeztea, baina aurkeztutako datuak edo agiriak ez-zuzenak edo faltsuak badira, behar diren erantzukizun penal, zibil edo administratiboak eskatuko dira.

11.3. Atal honetan eskatzen diren agirietako edozein behar den moduan ez aurkezteak eta horretarako ematen den epean akatsak ez zuzentzeak berekin ekarriko du izangai hori hautapen prozesutik baztertzea, deusetan galarazi gabe eskaera faltsutzeagatik legokiokeen erantzukizuna.

11.4. Aurreko atalean aurreikusitakoa gertatuz gero, prozesua gainditu duten izangaien zerrendan hurrengoa den izangaiarekin beteko da baja, eskatutako betebeharrak betetzen baditu, eta horrekin aurreko ataletan adierazitako prozedura bera erabiliko da.

11.5. Deialdi honen xede den lanposturako baldintzak eta betebeharrak frogatzeko agiriez gainera, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak, bere eskudantziak erabiltzeko besteren baten beharra izanez gero, proposatzen den izangaiari eskatuko dio, eta horrek deialdi honen 11.2 oinarrian ezarritako moduan aurkeztu beharko du.

11.6. Behin dokumentazioa aurkeztu ondoren eta betebeharrak betetzen direla egiaztatu ondoren, epaimahaiak argitara emanen du prestakuntza ikastaroan onartu diren izangaien behin betiko zerrenda. Onartutako izangaien kopurua ezin da izan deialdian iragarritako lanpostu hutsen kopurua baino handiagoa.

11.7. Prestakuntza ikastaroa Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolak emanen du, baztertzailea izanen da eta Nafarroako Segurtasun Eskolaren Antolamendu eta Funtzionamendurako Erregelamendua onesten duen irailaren 12ko 113/2005 Foru Dekretuan xedatutakoari jarraikiz arautuko da.

Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak izangaiak Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolari atxikiko dizkio.

Izangaiek erregelamenduz ezarritako ordainsariak jasoko dituzte eta Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorrean afiliatuko dira, eta, hala badagokio, araubide horretan alta emanen zaie, salbu eta lehendik Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko langileen eskubide pasiboen beste araubide batean afiliatuta zeudenen kasuan, bertan segituko baitute.

Ikastaroan baja hartuz gero, galdu eginen da hautapen prozesuan jarraitzeko eskubidea, eta baja gertatu eta berehala jakinarazi beharko zaio deialdia egin duen organoari.

Oinarrizko prestakuntza ikastaroaren kalifikazioa "gai" edo "ez-gai" izanen da.

"Ez-gai" kalifikazioa lortzen dutenak bazterturik geldituko dira.

Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolak ematen dituen kalifikazioak lotesleak izanen dira kalifikazio epaimahaiarentzat.

12.–Gainditu dutenen zerrenda eta izendapen proposamena.

Kalifikazio epaimahaiak izangaiek prestakuntza ikastaroan erdietsitako kalifikazioak jaso eta espedientean bilduko ditu, gainditu dutenen zerrenda onetsiko du (oposizio-lehiaketan ateratako guztirako puntuazioaren arabera) eta Funtzio Publikoko zuzendari nagusiari igorriko dio izendapen proposamena. Proposamen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, baita deialdiaren fitxan ere, 14. oinarrian ezarritakoarekin bat.

13.–Izendapena eta jabetza hartzea.

13.1. Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak, ebazpen baten bitartez, Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioko funtzionario izendatuko ditu aurreko oinarrietan ezarritakoa betetzen duten izangaiak, suhiltzaile-ofizialen lanpostuetan aritzeko. Ebazpen horren bidez, lanpostu hutsen esleipena ere eginen da.

13.2. Izendapenaren eta lanpostuaren jabetza hartzearen bidez, izendatuak nominako eta plantillako funtzionario bihurtuko dira, indarreko xedapenek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioen arloan ezartzen dituzten eskubide eta betebehar guztiekin. Horrekin batera, Gizarte Segurantzako araubide orokorrean afiliatu eta alta emanen zaie, araubide horretan ezarritakoaren babesean.

Aurrekoa gorabehera, abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren bederatzigarren xedapen gehigarriaren 3. puntua aplikatzearen ondorioz (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutua), Nafarroako Administrazio Publikoen edozein montepioren eskubide pasiboen araubide batean afiliaturik daudenek bi aukera izanen dituzte: edo Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren montepioan segitzea, martxoaren 5eko 10/2003 Foru Legearen bidez araututako eskubide pasiboen araubidearen babespean, edo Gizarte Segurantzako araubide orokorrean sartzea.

13.3. Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, kontuan izanik argitalpen horrek izanen dituela jakinarazpenaren ondorio berberak, hala ezartzen baitu 45. artikuluan Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeak.

Izendatzen diren izangaiek izendapenaren ebazpenean zehazten den egunean jabetu beharko dute lanpostuaz.

Behar bezala arrazoitutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, zehaztutako egunean lanpostuaren jabetza hartzen ez duten izangaiek Foru Komunitateko Administrazioko funtzionario izateko eskubide guztiak galduko dituzte. Halakoetan, deialdiaren 11.4 oinarrian ezarritakoari jarraituko zaio, behar den prestakuntza ikastaroa gainditu eta gero.

14.–Jarduketen publikotasuna.

Deusetan galarazi gabe Nafarroako Aldizkari Ofizialaren bidez modu ofizialean argitaratu beharreko tramiteak, proben deialdiei eta kalifikazioei buruz epaimahaiak ematen dituen ebazpenen eta haren jarduketaren gaineko informazioa, baita interesdunentzat jakingarri den informazio guztia ere, Interneten argitaratuko da, deialdiaren fitxan, helbide honetan: https://www.navarra.es/eu/enplegu-publikoa, "Langile publikoentzako informazioa: barne igoerak, lekualdatzeak eta beste zerbitzu batzuk" atalean, deialdiaren fitxan.

15.–Errekurtsoak.

Kalifikazio epaimahaiak ematen dituen egintzen eta ebazpenen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritu nahi den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Deialdiaren, haren oinarrien eta haiek aplikatzeko egintzen kontra, kalifikazio epaimahaiak hartutakoen kontra izan ezik, zilegi izanen da gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritu nahi den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Hori guztia bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126. artikuluan xedatutakoarekin, eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluei jarraikiz.

I. ERANSKINA.–GAI-ZERRENDA

1.–Nafarroako legeria eta erakundeak.

1. gaia.–Espainiako 1978ko Konstituzioa: Printzipio orokorrak. Funtsezko eskubideak eta eginbeharrak. Koroa. Gorte Nagusiak: osaera eta eginkizunak. Gobernua eta Estatuko Administrazioa. Botere Judiziala. Konstituzio Auzitegia: osaera, izaera eta eskumenak.

2. gaia.–Europar Batasuna: Europako Parlamentua. Kontseilu Europarra. Europar Batasuneko Kontseilua: eskumenak, egitura eta funtzionamendua. Europako Batzordea: osaera, antolaketa eta funtzionamendua. Justizia Auzitegia.

3. gaia.–Europar Batasuneko zuzenbidea: haren iturriak. Sorrerako zuzenbidea eta zuzenbide eratorria. Tratatuak. Erregelamenduak, zuzentarauak eta erabakiak. Europar Batasuneko zuzenbidearen eta estatu kideen antolamendu juridikoaren arteko loturak. Politika erkideak.

4. gaia.–Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoa: izaera eta esanahia. Atariko titulua. Nafarroaren eskumenak.

5. gaia.–Nafarroako Parlamentua edo Gorteak: osaera, antolaketa eta eginkizunak. Nafarroako Kontuen Ganbera: eskumen esparrua, eginkizunak eta organoak. Nafarroako Foru Komunitateko Arartekoa: eginkizunak, prozedura eta ebazpenak.

6. gaia.–Nafarroako Gobernua: Eginkizunak. Osaera, izendapena, eraketa eta kargu-uztea. Eskudantziak eta eskumenak. Funtzionamendua. Sostengu eta laguntzarako organoak. Erantzukizun politikoa, Parlamentuaren kontrola eta Parlamentua desegitea. Nafarroako Gobernuko lehendakaria. Nafarroako Gobernuko lehendakariordeak eta kontseilariak.

7. gaia.–Zuzenbidearen iturriak: iturrien hierarkia. Legea. Lege maila duten gobernuaren xedapenak. Legegintzako ekimena eta lege mailako arauak emateko ahala. Erregelamendua: kontzeptua, motak eta mugak. Gobernuaren erregelamendu-ahala.

8. gaia.–Administrazio Publikoa eta sektore publikoa: kontzeptuak. Xedapen orokorrak, jarduteko printzipioak eta sektore publikoaren funtzionamendua urriaren 1eko 40/2015 Legean. Administrazio publikoetako organoak. Hitzarmenak. Administrazioen arteko harremanak.

9. gaia.–11/2019 Foru Legea, martxoaren 11koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzkoa. I. titulua: "Xedapen orokorrak". II. titulua: I. kapitulua, "Foru Administrazio Publikoa". II. kapitulua, "Foru Administrazio Publikoaren antolaketa". III. kapitulua, "Eskumenen erabileraren araubide juridikoa". IV. kapitulua, "Kide anitzeko organoak". III. titulua: I. kapitulua, "Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren antolaketa". VI. titulua: I. kapitulua, "Pertsonen eskubideak".

10. gaia.–Administrazio-egintzak: Administrazio-egintzen betekizunak. Egintzen efikazia. Deuseztasuna eta deuseztagarritasuna. Egintzak administrazio bidean berrikustea: ofiziozko berrikuspena eta administrazio-errekurtsoak.

11. gaia.–Administrazio-prozedurari buruzko xedapen orokorrak: prozeduran interesdun direnak. Administrazio publikoen jarduera: jarduteko arau orokorrak; epemugak eta epeak. Prozeduraren bermeak. Prozeduraren hasiera, antolamendua, instrukzioa eta amaiera. Betearaztea.

12. gaia.–Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutua: Langile motak. Funtzionario publikoak hautatzea. Funtzionario izaera eskuratzea eta galtzea. Administrazio-karrera. Administrazio-egoerak. Lanpostuak betetzea. Eskubideak eta betebeharrak.

13. gaia.–13/2007 Foru Legea, apirilaren 4koa, Nafarroako Ogasun Publikoari buruzkoa: aplikazio-eremua eta Nafarroako Ogasun Publikoa. Nafarroako Aurrekontu Orokorrak: edukia eta onespena; aurrekontuen exekuzioa eta likidazioa.

14. gaia.–2/2018 Foru Legea, apirilaren 13koa, Kontratu Publikoei buruzkoa: atariko titulua. Kontratistak. Kontratuen tipologia eta araubide juridikoa. Publizitate arauak eta adjudikazio prozedurak. 11/2005 Foru Legea, azaroaren 9koa, Dirulaguntzei buruzkoa: xedapen orokorrak eta laguntzak emateko eta kontrolatzeko prozedura. Dirulaguntzak itzultzea.

15. gaia.–Sektore publikoaren funtzionamendu elektronikoa Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legean. Administrazio Elektronikoa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan.

16. gaia.–5/2018 Foru Legea, maiatzaren 17koa, Gardentasunari, Informazio Publikoa Eskuratzeari eta Gobernu Onari buruzkoa: xedapen orokorrak. Gardentasuna: gardentasuna jarduera publikoan eta publizitate aktiboa. Informazio publikoa eskuratzeko eskubidea: arau orokorrak, hura gauzatzeko prozedura eta aurkaratzeko araubidea. Nafarroako Gardentasunaren Kontseilua.

17. gaia.–3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa. Xedapen orokorrak. Datu babesaren printzipioak. Pertsonen eskubideak.

18. gaia.–Genero berdintasuna: 3/2007 Lege Organikoa, martxoaren 22koa, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasun Eragingarrirako: berdintasun printzipioa eta diskriminazioaren aurkako babesa. 17/2019 Foru Legea, apirilaren 4koa, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunari buruzkoa.

19. gaia.–8/2005 Foru Legea, uztailaren 1ekoa, Nafarroako Babes Zibilari eta Larrialdien Kudeaketari buruzkoa: II. titulua: babes zibila larrialdi kolektiboko egoeretan. I. kapitulua: babes zibileko jarduketak. III. kapitulua: herritarren lankidetza. IV. kapitulua: ikuskapenak.

20. gaia.–112/2020 Foru Agindua, urriaren 20koa, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak emana, zeinaren bidez zehazten baitira Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzuaren lurralde egitura osatzen duten suhiltzaile parkeak eta eskualdeak.

21. gaia.–Laneko arriskuen prebentzioa. 31/1995 Legea, azaroaren 8koa, Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzkoa 135/1998 Foru Dekretua, apirilaren 20koa, zeinaren bidez laneko arriskuen prebentziorako araudia egokitzen baita Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen eremura.

22. gaia.–254/2023 Foru Dekretua, azaroaren 15ekoa, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duena: II. kapitulua: 5. atala: Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzua.

2.–Nafarroako lurraldearen ezagutza.

1. gaia.–Erliebea: Nafarroako erliebearen ezaugarriak. Mendialdea eta Ebroko sakonunea. Nafarroako mendiak.

2. gaia.–Klima: Nafarroako klimak.

3. gaia.–Ur kontinentalak: ur-oparotasunetik ur-eskasiara.

4. gaia.–Landaredia, lurzoruak eta fauna: eremu biogeografikoak.

5. gaia.–Geografia aplikatua: Nafarroako suhiltzaile-etxeak. Arrisku mapak: trafikoaren arriskua eta elurteen arriskua. Nafarroako suhiltzaile boluntarioen etxeak.

6. gaia.–Nafarroako sare hidrografikoa: ibaiak, urtegiak, ubideak eta urmaelak.

7. gaia.–Industrialdeak.

8. gaia.–Haize-parkeak.

9. gaia.–Eguzki-parkeak.

10. gaia.–Helikopteroentzako plataformen eta heliportuen sarea.

11. gaia.–Trenbide sarea: trenbide sareko burdinbidearen ardatza eta trenbide sareko geltokiak.

12. gaia.–Donejakue bidea: benetako trazadura.

13. gaia.–Nafarroako Foru Komunitateko errepideen katalogoa: autobideak, autobiak, bide bikoiztuak, prestazio handiko errepideak, interes orokorreko errepideak eta Nafarroako Foru Komunitatearen intereseko errepideak.

3.–Ezagutza espezifikoak.

1. gaia.–Suaren kimika eta fisika: errekuntza, beheko bero-ahalmena, goiko bero-ahalmena, errekuntza osoa, errekuntza ez-osoa, errekuntza estekiometrikoa edo teorikoa, errekuntza motelak eta errekuntza azkarrak.

2. gaia.–Suaren hedapena: hedapen-abiadura, erregai erregarriaren kontzentrazioa, sukoitasun-mugak, suaren erasoarekiko esposizioan dagoen azalera espezifikoa, erregaiaren geometria. Suaren ibilbidea, ingurunearen baldintzak eta sutea gertatzen den tokiko geometria, baldintza klimatologikoak, erregaiaren banaketa. Hedapenaren bost faseak (sua piztea, garatzea, bat-bateko errekuntza orokorra, garapen betea eta beheraldia).

3. gaia.–Flashover-a: definizioa, tenperaturak, gasen presioa, erregaiaren baldintzak eta oxigenoa, aireztapena. Backdraft-a: definizioa, tenperaturak, presioak, plano neutroa, aireztapena eta sua berez pizten deneko backdraft-a.

4. gaia.–Presio positiboaren bidezko aireztapena (PPA): definizioa, aireztapen ofentsiboa eta defentsiboa, bertikala eta horizontala, sarrerako irekiguneak eta keak irtetekoak, kokapena eta dimentsionatze egokia.

5. gaia.–Leherketak eta deflagrazioak: leherketa fisikoak eta leherketa kimikoak, hauts leherketak (eragina duten faktoreak, leherketaren mekanismoak), hauts deflagrazioak. Bleve-a (definizioa, baldintzak, lurrun-presioa eta gainberotzearen mugako lerroak), boilover-a.

6. gaia.–Autoerrekuntzako prozesuak: lurrunketa bidezko autoerrekuntza lehortu artekoa, autohartzidura (hartzidura anaerobioaren ondoriozko autoerrekuntza, metanogenesia, barne autoerrekuntzako suteen ezaugarriak).

7. gaia.–Faktore biotiko eta energetiko nagusien arteko loturak baso-suteei dagokienez: sistemaren ekoizpena, landaredia eta energia erradiatzailearen kontrola, transpirazioa.

8. gaia.–Haizeak eta tximistek baso-suteetan duten eragina: airearen mugimendua, fluxu laminarra eta fluxu turbulentua, haizearen abiadura-aldaketak, tximistak eta deskarga positiboak eta negatiboak baso-suteetan duten eraginari dagokionez.

9. gaia.–Faktore topografikoen eragina baso-suteetan: altuera, altitude- eta malda-desberdintasunak, orientazioa eta forma orografikoak.

10. gaia.–Baso-erregaien bero-ahalmena: goiko bero-ahalmena, beheko bero-ahalmena, bero-ahalmenen konparazioa zur motaren arabera.

11. gaia.–Baso-erregaien sukoitasuna: sukoitasun mugak, sukoitasun maila, erregaitasuna, basoko eta nekazaritzako erregaien berezko su-pizteak, berezko errekuntza eragiten duten faktoreak.

12. gaia.–Baso-suteen ezaugarri fisikoak eta geometrikoak: sutearen morfologia, sute-fronte baten ezaugarri fisikoak (intentsitate lineala eta hedapen-abiadura, sugar-frontearen iraupena, fronteko tenperaturak).

13. gaia.–Keak barreiatzea baso-suteetan: atmosferaren egonkortasuna (egonkorra, neutroa, ezegonkorra) eta haren ondorioak ke-gandorrean, kea barreiatzeko aukerak, ke-zutabea interpretatzea baso-suteak itzaltzeko.

14. gaia.–Salgai arriskutsuekin esku hartzea: salgai arriskutsuen definizioa, motak eta sailkapena, identifikazioa, etiketak, fardelak eta edukiontziak, garraioaren eta biltegiratzearen ezaugarriak. Errepideko garraioa, garraio bideen ezaugarriak eta haien araudia, lurralde planak eta haien eragina suteen prebentzio, itzaltze eta salbamendu zerbitzuan (DEPEIS), koordinazioa beste zerbitzu batzuekin. Salgai arriskutsuekiko gorabeheretan jokatzeko sistematika orokorra, komunikazio bideetako arazoak (mugak, orografia, haizea, hurbileko biziguneak, ingurumen-kutsadura). Industria guneetako arazoak (materialen kopurua eta barietatea, hurbileko enpresa edo herriak). Segurtasun orokorra lan estrategietan, lehentasunak, esku hartzen dutenen segurtasuna (teknikak, prozedura, taldekoak), inguruneko segurtasuna (jarioen eta isurien kontrola, pertsonen konfinamendua, hodei toxikoak barreiatu eta kontrolatzea), bleve-eztanden eta leherketen kontrola.

15. gaia.–Erreskatea trafiko istripuetan: lanerako sistematika orokorra, inguruneko segurtasuna, biktimen segurtasuna, erreskate laneko faseak, koordinazioa beste zerbitzu batzuekin, parte hartzen dutenen segurtasuna eta lantaldearen segurtasuna, koordinazioa beste zerbitzu batzuekin. Ibilgailuak eta teknologia berriak: gasa, elektrizitatea, hibridoak, hidrogenoa.

16. gaia.–Erreskatea gune konfinatuetan: esku-hartzeak espazio konfinatuetan. Arrisku nagusiak. Sarrera-protokoloa. Neurketa eta analisia. Babesteko eta arriskuak egonkortzeko ekipoak eta neurriak. Esku hartzeko tresna eta taktikak, segurtasun protokoloak, koordinazioa beste zerbitzu batzuekin.

17. gaia.–Erreskatea kolapsatutako egituretan: arrisku nagusiak. Pitzadurak eta arrailak sailkatzea. Babesteko eta arriskuak egonkortzeko ekipoak eta neurriak. Biktimak lokalizatzeko eta esku hartzeko tresnak eta taktikak, koordinazioa beste zerbitzu batzuekin.

18. gaia.–Erreskatea elementu bertikaletan: maila desberdinetan erortzeko arriskua duten esku-hartzeak. Arrisku nagusiak. Babesteko eta arriskuak egonkortzeko ekipoak eta neurriak. Esku hartzeko tresnak eta taktikak. Altuerako erreskatea, koordinazioa beste zerbitzu batzuekin.

19. gaia.–Ur-azaleko erreskatea: uretan sartzeko prozedurak, heltzeko eta askatzeko moduak, atoi moduan eramateko metodoak, biktima uretatik ateratzeko metodoak, koordinazioa beste zerbitzu batzuekin.

20. gaia.–Suizidekin esku hartzea: pentsamendu suizida. Suizidekin jokatzeko jarraibideak. Erabili beharreko ekipo teknikoak. Suizidekin lan egiteko protokoloak suteen prebentzio, itzaltze eta salbamendu zerbitzuan (DEPEIS).

21. gaia.–Tuneletan esku hartzea: tuneletan eta sestra azpiko eremu handietan esku hartzea. Arrisku nagusiak bi kasuetan. Babesteko eta arriskuak egonkortzeko ekipoak eta neurriak. Esku hartzeko tresnak eta taktikak. Orientazioa eta grafikoak. Esku hartzen ari direnen taldean arnasketa ekipoen erabilera eta logistika (Nafarroako Tunelen Plana).

22. gaia.–Esku hartzea trenbideetan: trenbideetako arriskuen arazoak, bertara iristeko mugak, lur-konexioa eta deribazioak esku-hartzeetan, erreskatea, itzaltze lanak makinak eta kargak su hartzen dutenean.

23. gaia.–Altuera handiko eraikinetan (AHE) esku hartzea: altuera handiko eraikinetan egiten diren esku-hartzeak. Arrisku nagusiak. Babesteko eta arriskuak egonkortzeko ekipoak eta neurriak. Esku hartzeko tresnak eta taktikak. Aireztapena eta kearen dinamika. Kontrol postuaren kokapena eta operatiboaren hornidura. Ebakuatzeko edo konfinatzeko erabakia.

24. gaia.–Arrisku naturalen azterketa. Arrisku meteorologikoak. Fenomeno Meteorologiko Kaltegarriak Iragartzeko eta Zaintzeko Plan Nazionala. Meteoalerta, alerten definizioa.

25. gaia.–Uholde arriskuen definizioa eta haien gaineko kontu orokorrak, neurketa hidrologikorako sistemak, alerta hidrologikoak, Nafarroako arroen ezaugarriak.

26. gaia.–Informazio eta iragarpen programak (SAIH Ebro, SAIH FORAL, METEOGRID, Meteologica, Sigym, beste batzuk), haien aplikazio praktikoa askotariko gertakarietan.

27. gaia.–Osasun arloko hil ala biziko esku-hartzeak, ospitaleetatik kanpo. Biziraupen katea. Bihotz-biriketako bizkortzerako oinarrizko protokoloa. Desfibrilatzeko eskuko monitorea.

28. gaia.–Biktima ugariko gertakariak, mediku postu aurreratua, triajeak (Start eta Short motak), erabiltzen diren etiketa eta koloreak, gertakariaren zonifikazioa, esku hartzen duten zerbitzuen arteko koordinazioa.

29. gaia.–Aginte postu aurreratua gertakari larrietan, zerbitzuen koordinazioa, operazio eta komunikazioen zonifikazioa, intereseko datuak hartzea eta operazio, baliabide eta sostenguen kontrola. Txanda aldaketak eta langileen erreleboak.

30. gaia.–Telekomunikazioak (TETRA sistema), sare digitalaren ezaugarriak, zuzeneko komunikazioak eta komunikazio irekia, bien arteko lotura, Tetra unitate mugikorraren (UMT) aukerak

31. gaia.–393/2007 Errege Dekretua, martxoaren 23koa, Larrialdi egoerak sortzen ahal dituzten jardueretan aritzen diren zentro, establezimendu eta egoitzen autobabesari buruzko Oinarrizko Araua onesten duena.

32. gaia.–314/2006 Errege Dekretua, martxoaren 17koa, Eraikingitzaren Kode Teknikoa onesten duena. Suteetarako segurtasunari buruzko oinarrizko agiria. Sarrera. SI-1. Barne hedapena. SI-2. Kanpo hedapena. SI-3 Okupatzaileak ateratzea.

33. gaia.–314/2006 Errege Dekretua, martxoaren 17koa, Eraikingitzaren Kode Teknikoa onesten duena. Suteetarako segurtasunari buruzko oinarrizko agiria (SI). SI-4. Suteen kontra babesteko instalazioak. SI-5. Suhiltzaileen esku-hartzea. SI-6 Egituraren sutarako erresistentzia. SI A eranskina. Terminologia.

34. gaia.–314/2006 Errege Dekretua, martxoaren 17koa, Eraikingitzaren Kode Teknikoa onesten duena. Erabilerari eta irisgarritasunari buruzko segurtasunaren oinarrizko agiria (SUA). SUA-1 Erortzeko arriskuaren aurreko segurtasuna. SUA-2 Talka arriskuaren edo harrapatze arriskuaren aurreko segurtasuna. SUA-3 Itxita gelditzeko arriskuaren aurreko segurtasuna. SUA-5 Okupazio handiko egoerek eragindako arriskuaren aurreko segurtasuna. SUA-9 Irisgarritasuna.

35. gaia.–2267/2004 Errege Dekretua, abenduaren 3koa, Industriako establezimenduetako suteen kontrako segurtasunerako erregelamendua onesten duena.

36. gaia.–513/2017 Errege Dekretua, maiatzaren 22koa, suteen kontra babesteko instalazioen erregelamendua onesten duena.

37. gaia.–656/2017 Errege Dekretua, ekainaren 23koa, Produktu kimikoak biltegiratzeko erregelamendua eta haren jarraibide tekniko osagarriak onesten dituena (MIE APQ 0tik 10era).

38. gaia.–840/2015 Errege Dekretua, irailaren 21ekoa, substantzia arriskutsuak dauden istripu larrietako berezko arriskuak kontrolatzeko neurriak onesten dituena.

39. gaia.–919/2006 Errege Dekretua, uztailaren 28koa, Gas erregaien banaketari eta erabilerari buruzko erregelamendu teknikoa onesten duena: ICG-01, 02, 03, eta 04.

40. gaia.–919/2006 Errege Dekretua, uztailaren 28koa, Gas erregaien banaketari eta erabilerari buruzko erregelamendu teknikoa onesten duena: ICG-05, 06, 07, eta 08.

41. gaia.–337/2014 Errege Dekretua, maiatzaren 9koa, Goi tentsioko instalazio elektrikoetako baldintza teknikoei eta segurtasun bermeei buruzko erregelamendua eta haren jarraibide tekniko osagarriak onesten dituena. ITC-RAT 01, 04, 06, 14 eta 15.

42. gaia.–842/2002 Errege Dekretua, abuztuaren 2koa, Behe tentsiorako erregelamendu elektroteknikoa onesten duena: ITC-BT 01, 06, 07, 08, 09, 13, 14, 15, 16, 18, 19, 28, 29 eta 52.

43. gaia.–1427/1997 Errege Dekretua, irailaren 15ekoa, "Norberaren erabilerarako petrolio instalazioak" MI-IP 03 jarraibide tekniko osagarria onesten duena.

44. gaia.–706/2017 Errege Dekretua, uztailaren 7koa, "Ibilgailuak hornitzeko instalazioak" izeneko MI-IP 04 jarraibide tekniko osagarria onesten duena, bai eta arautu ere petrolio instalazioen erregelamenduaren zenbait alderdi.

45. gaia.–Nafarroako Foru Komunitateko Baso-suteetarako Babes Zibileko Larrialdi Plan Berezia (INFONA 2022)

46. gaia.–Uholdeak gertatzeko arriskuari aurre egiteko larrialdi plan berezia Nafarroako Foru Komunitatean.

47. gaia.–Nafarroako errepideetako tuneletarako larrialdi plana.

48. gaia.–Arrisku erradiologikoari aurre egiteko Nafarroako Foru Komunitateko larrialdi plan berezia.

49. gaia.–Arrisku Sismikorako Babes Zibileko Plan Berezia Nafarroako Foru Komunitatean.

50. gaia.–Salgai arriskutsuak errepidez eta trenbidez garraiatzean gertatzen diren istripuen ondoriozko larrialdietarako Babes Zibileko Plan Berezia Nafarroako Foru Komunitatean.

51. gaia.–Fenomeno meteorologiko kaltegarriei aurre egiteko plan berezia Nafarroako Foru Komunitatean.

52. gaia.–8/2011 Foru Dekretua, otsailaren 7koa, Nafarroako errepideko osasun garraioa arautzen duena.

53. gaia.–Suteak itzaltzea. Agente itzaltzaileak. Tipologia, ezaugarriak, erabilera, ontziak, dosifikazioak, su mota bakoitzerako egokitasuna, abantailak. Suteak itzaltzeko ibilgailuak. Suteak itzaltzeko ekipamendu mugigarriak. Material osagarria. Norbera babesteko ekipamenduak.

54. gaia.–Koordinazioa. Ekintzak koordinatzeko zentroak. Kontzeptua. Helburuak. Tipologia. Egitura. Antolaketa. Eginkizunak. Giza baliabideak. Zerbitzu koordinatuak. Ekintzak koordinatzeko zentro integratuak. Hiru zifrako telefonoak. 112 telefonoa. Europako zuzentarauak. Aginte-postu aurreratuak. In situ koordinazioa. Aginte bakarra. Jarduteko protokoloak. Larrialdi txikiak. Esku hartzen duten zerbitzuen jarraipena, kontrola eta ikuskapena.

55. gaia.–Salbamendua: intzidenteen tipologia. Ezaugarriak eta arazo zehatzak. Bilaketak. Koordinazioa. Lokalizazioa. Bilaketetan teknologia berriak erabiltzea. Intzidente mota ezberdinetan esku hartzeko teknikak. Zaurituen garraioa. Erreskaterako teknikak: sorospen lana mendian.

II. ERANSKINA.–MEREZIMENDUEN BAREMOA

A) Administrazio publikoetan egindako zerbitzuak: 20,7 puntu, gehienez.

1. Administrazio publikoetan suhiltzaile-ofizialen lanpostuan egindako zerbitzuak: 3 puntu urteko.

2. Administrazio publikoetan suhiltzaile-ofizialordeen lanpostuan egindako zerbitzuak: 2,50 puntu urteko.

3. Administrazio publikoetan suhiltzaile-sarjentuen lanpostuan egindako zerbitzuak: 2,50 puntu urteko.

4. Administrazio publikoetan suhiltzaile-kaboen lanpostuan egindako zerbitzuak: 1,5 puntu urteko.

5. Administrazio publikoetan suhiltzaileen lanpostuan egindako zerbitzuak: 1 puntu urteko.

6. Edozein administrazio publikotan aurrekoez bestelako lanpostuetan egindako zerbitzuak: 0,5 puntu urteko.

Oharrak:

1. Urteen kopurua osoa ez bada, zerbitzuan egindako aldiari proportzioan dagokion puntuazioa emanen da.

2. Deialdia argitaratu ondoren egindako zerbitzuak ez dira baloratuko.

3. Funtzionarioa prestakuntzarako zerbitzu berezietan edo eszedentzia berezian egon bada edo antolaketa-unitate bateko buru edo zuzendari lanetan aritu bada, aldi horietako zerbitzuak kontatzeari begira, egoera horietan sartzean zeukan lanpostuan egindako zerbitzuak balira bezala kontatuko dira.

Bakar-bakarrik baloratuko dira deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunera arte egindako zerbitzuak.

B) Hizkuntzak jakitea: 9,3 puntu gehienez.

B.1. Frantsesa, ingelesa edo alemana jakiteagatik, Europar Batasuneko laneko hizkuntzak diren aldetik, eta, betiere, plantilla organikoaren arabera hizkuntza horiek jakitea beharrezkoa ez den lanpostuetan: 2 puntu gehienez hizkuntza bakoitzeko.

B.2. Euskara:

Euskara jakitea puntuazio honekin baloratuko da:

Eremu euskaldunean: euskara jakiteagatik, plantilla organikoaren arabera lanpostuan aritzeko euskara jakitea nahitaezkoa ez denean: 3,3 puntu gehienez.

B.1) eta B.2) atalei buruzko oharrak:

Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren C1 mailaren pareko jakite-maila egiaztatzen duen titulu edo ziurtagiria duenari aurreko ataletan hizkuntza bakoitzarentzat ezarritako baloraziorik handiena emanen zaio.

Titulu edo ziurtagiri hori izan ezean, Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren A1 mailaren pareko titulu edo ziurtagiri bat izanez gero, gehienez eman daitekeen puntuazioaren 1/5 jasoko da; A2 mailaren parekoa izanez gero, 2/5; B1 mailaren parekoa izanez gero, 3/5; eta, B2 mailaren parekoa izanez gero, 4/5.

Euskara merezimendu gisa baloratzean, Nafarroako Gobernuak antolatutako ikastaroetan gainditutako urrats bakoitzagatik, gehienez eman daitekeen puntuazioaren 1/12 emanen da.

III. ERANSKINA.–PROBA FISIKOAK

1.–Erresistentzia-testa (3.000 metro).

Azalpena: irteera marraren atzean zutikako jarreran dagoela, eta bi oinak ere marraren atzean dituela, izangaiak, seinale akustikoa entzutearekin batera abiatu eta 3.000 metro egin beharko ditu ezarritako denboran, lasterka, oinez edo bi modalitate horiek konbinatuz. Ezin da oinetako takodunik erabili. Izangaiek saio bakarra izanen dute proba hau egiteko.

Denbora taula eta horren araberako puntuazioa:

ADINA GIZONAK

EGIN BEHARREKO DENBORA

KALIFIKAZIOA

35 edo gutxiago

14’

GAI

36 eta 40 artean

15’

GAI

41 eta 45 artean

16’

GAI

46 eta 50 artean

17’

GAI

51 edo gehiago

18’

GAI

ADINA EMAKUMEAK

EGIN BEHARREKO DENBORA

KALIFIKAZIOA

35 edo gutxiago

18’

GAI

36 eta 40 artean

19’

GAI

41 eta 45 artean

20’

GAI

46 eta 50 artean

21’

GAI

51 edo gehiago

22’

GAI

2.–Pisua jasotzeko proba (bankako press-a, 35 kg gizonentzat eta 25 kg emakumeentzat).

Azalpena: banku batean etzanda, ahoz gora, izangaiak 35 kiloko pisua jaso behar du 30 segundoan, eta ezarritako gutxieneko jasoaldiak egin. Bi eskuekin goratuko du pisua, barrari ahurraz heldu eta hatzak itxirik, sorbalden zabalera baino pixka bat zabalago (eskuen arteko distantzia 80 cm izanen da gehienez, barrarekin kontaktuan dauden hatz erakusleen arteko tartea neurtuta). Ariketa honela eginen da: hasieran barrak bularra ukitzen du, ukondoak flexionaturik, eta gero ukondoak erabat luzatzen dira bertikalean jarri arte. Izangaiek saio bakarra izanen dute proba egiteko. Ezin da eskularrurik erabili, ez heltzea errazten duen beste edozein substantziarik, ezta jantzia kendu ere, bizkarrak bankua zuzenean uki dezan. Kamiseta galtzaren barrenetik sartu beharko da, eta gorputzari itsatsita gelditzen dela ziurtatu. Ukondoak agerian.

Ariketaren hasieran ukondoak flexionatuak egonen dira, eta barrak bularra ukituko du. Ariketak irauten duen denbora guzti-guztian, oinek lurzorua ukitzen egon beharko dute.

Ukondoak erabat luzatu ezean edo ukondoen flexio bakoitzean barrarekin bularra ukitu ezean, jasoaldia baliogabetu eginen da, eta, beraz, ez da kontatuko. Epaileak ozenki kontatuko ditu banan-banan jasoaldiak.

Izangaiak behar baino lehen bukatzen badu proba, ukondoak bertikalki erabat luzatuz bukatu beharko du.

Kasu hauetan, ariketa bukatutzat emanen da:

–Izangaiak, ukondoak flexionaturik dituela, ariketa gelditzen badu barra bularrean bermatuz.

–Oin batek edo biek lurzorua ukitzeari uzten badiote.

Egin beharreko jasoaldien taula eta bakoitzagatik emanen den puntuazioa:

ADINA GIZONAK

JASOALDI KOPURUA

KALIFIKAZIOA

35 edo gutxiago

30

GAI

36 eta 40 artean

25

GAI

41 eta 45 artean

21

GAI

46 eta 50 artean

18

GAI

51 edo gehiago

16

GAI

ADINA EMAKUMEAK

JASOALDI KOPURUA

KALIFIKAZIOA

35 edo gutxiago

20

GAI

36 eta 40 artean

19

GAI

41 eta 45 artean

18

GAI

46 eta 50 artean

17

GAI

51 edo gehiago

16

GAI

IV. ERANSKINA.–BAZTERTZEKO ARRAZOI MEDIKOEN TAULA

1.–Begien sistema.

–Urrutiko gutxieneko begi-zorroztasuna zuzendu gabe (begien barreneko lenteak ez dira zuzenketa-lentetzat hartuko): gutxienez 5/10 begi okerrenean, eta gutxienez 8/10 onenean.

–Ikuspegi binokular normala eduki behar da.

–Diplopiak.

–Nistagmus-a, eginkizunetan duen eraginaren arabera.

–Diskromatopsia larriak.

–Estereopsi falta.

–Erretinopatiak.

–Afakiak eta pseudoafakiak.

–Edozein patologia edo akats palpebral, begia aire zabalean babesturik egotea galarazten duena.

–Begien sistemaren prozesu kronikoak, eginkizunetan duten eraginaren arabera.

–Begien beste edozein gaitz, modu nabarmenean begien zorroztasuna edo gaitasuna apaltzen duena edo suhiltzaile-ofizialen funtsezko lanak segurtasunez egitea galarazten duena.

2.–Entzumen sistema.

–Ez da onartuko audifonorik.

–Hipoakusia, 35 dB-eko edo hortik gorako galera monoaurala ekartzen duena 500, 1000, 2000, 3000 eta 4000 Hz-eko frekuentzietatik edozeinetan.

–Bertigoak eta orekari loturiko nahasmenduak, edozein etiologiatakoak.

–Beste edozein prozesu otorrinolaringologiko, modu nabarmenean apaltzen duena entzumen zorroztasuna edo gaitasuna edo suhiltzailearen funtsezko lanak segurtasunez egitea galarazten duena.

3.–Hizketa.

–Afasiak, disfemiak (toteltasuna), eta suhiltzaile-ofizialaren lanetan ahozko komunikazioa modu nabarmenean galarazten edo oztopatzen duten beste patologia batzuk.

4.–Sistema osteomuskularra.

–Prozesu artikularrak edo kirurgia artikularren sekuelak, eginkizunetan duten eraginaren arabera, zein den ere haien etiologia.

–20 gradutik gorako eskoliosiak eta haurtzaroan kirurgia zuzentzailea izan dutenak.

–Zifosiak, 45º baino handiagoak.

–Espondilolisia, espondilolistesia, ornoen fusioak eta ornoarteko diskoaren arazoak.

–Bizkarrezurrean ekintza inbaditzaileen sekuelak: blokeoak/kirurgia, huts egindako bizkarraren sindromea, eginkizunetan duten eraginaren arabera.

–Espondiloartropatia inflamatorioak.

–Artritis erreumatoidea.

–Paget-en gaixotasuna, eginkizunetan eragina duen neurrian.

–Min erregional konplexuaren sindromearen sekuelak.

–Fibromialgia/neke kronikoaren sindromea.

–Galera edo deformazio anatomikoak, edo mugak goiko nahiz beheko gorputz-adarretan, eginkizunetan duten eraginaren arabera.

–Goiko nahiz beheko gorputz-adarretako herniak, eginkizunetan duten eraginaren arabera.

–Lokadura errepikatuak sorbaldan edo belaunean, ezegonkortasun kronikoa ekartzen dutenean.

5.–Digestio sistema.

–Hesteetako gaixotasun inflamatorio kronikoak: Crohn-en gaixotasuna, kolitis ultzeraduna, etab.

–B eta C hepatitisa aktiboa izatea edo birusaren eramailea izatea.

–Gutxiegitasun hepatikoa.

–Zirrosiak eta zirrosi aurreko egoerak.

–Pankreatitis kronikoa.

–Pankreako fibrosi kistikoa.

–Wilson-en gaixotasuna.

–Hepatopatia alkoholikoak, maila guztietan.

–Ondorio entzimatiko nabarmenak dituzten beste hepatopatia batzuk eta hipertransaminasemia idiopatikoak, balio arrunta halako hiru edo gehiago dutenak.

–Sindrome diarreiko kronikoak.

–Hesteetako buxadura.

–Zöllinger Ellison-en sindromea edo digestioaren lesio neuroendokrinoak.

–Esplenektomia.

–Abdomen paretako herniak, eginkizunetan duten eraginaren arabera.

–Erresekzioak eta digestio-hodiko beste kirurgia batzuk, eginkizunetan duten eraginaren arabera.

–Errefluxu gastroesofagiko sintomatikoa (asma, arnas infekzioen errekurrentzia, min kronikoa eta ultzera kronikoak).

6.–Kardiologia.

–Bihotz-gutxiegitasuna, edozein mailatakoa.

–Arritmiak eta blokeoak: aurrekitzikapen egoerak eta erritmo edo kondukzio kardiakoaren edozein nahasmendu, honako hauek salbu: arritmia sinusala, aurikula-bentrikuluaren lehen mailako blokeoa, eskuineko adarreko blokeo osoa eta ezkerreko adarreko hemiblokeoak.

–Kardiopatia iskemikoa, edozein mailatan.

–Balbulopatiak, protesi balbularrak barne.

–Estenosi subaortiko hipertrofiko idiopatikoa.

–Miokardiopatiak.

–Sinkope errepikaria, etiologia edozein delarik ere.

–Perikarditis kronikoak, endokarditisa eta miokarditisa.

–Biriketako hipertentsio primarioa eta sekundarioa.

–Desfibriladorea edo taupada-markagailua izatea txertaturik.

–Sortzetiko kardiopatiak, eginkizunetan duten eraginaren arabera.

7.–Sistema baskularra.

–Arterietako iskemia kronikoaren sindromea.

–Aneurisma aortikoak, toraziko abdominalak edo beste odol-hodi handi batzuetakoak.

–Karotidaren estenosia, %50ekoa edo handiagoa.

–Raynaud-en fenomenoa, lehen edo bigarren mailakoa.

–Zainetako gutxiegitasuna, eginkizunetan duen eraginaren arabera.

–Linfedema kronikoa, lehen mailakoa edo bigarren mailakoa.

–Arterietako hipertentsioa.

–Arterietako hipotentsioa.

–Operatutako patologia baskularra, eginkizunetan duen eraginaren arabera.

–Aortako eta odol-hodi handietako lesioak, sortzetikoak izan edo bereganatuak.

8.–Arnas sistema.

–Arnas aparatuko gaitz kronikoak: BGBKa (buxadurazko bronkitis kronikoa, enfisema); asma edo bronkioetako hipererreaktibotasuna; bronkiektasia; edo FEV1/FVC < %0,75 eta/edo FVC < %0,80 gisako arnas patroia.

–Hipoxemia–O2 saturazioa< %90 basala.

–Pleurako isuri errepikatua.

–Pneumotorax espontaneoa edo errepikatua.

–Arnas sistemako kirurgiaren ondorioak, eginkizunetan duten eraginaren arabera.

–Diafragmaren anomaliak edo horma torazikoaren deformazioak, eginkizunetan duten eraginaren arabera.

–Gaixotasun interstizialak edo biriketako fibrosia.

–Loaren apnearen sindromea edo hipobentilazio zentrala.

–Biriketako tronboenbolismoa eta biriketako malformazio baskularrak.

9.–Nerbio-sistema.

–Epilepsia.

–Esklerosi anizkoitza eta bestelako gaixotasun desmielinizatzaileak.

–Neurona motorraren gaixotasunak.

–Ataxiak.

–Goi mailako funtzioen eta integrazioko funtzioen nahasmenduak (arrazoitze abstraktua, oroimena, adimena eta funtzio betearazleak).

–Parkinson-en gaixotasuna eta bestelako nahasmendu estrapiramidalak.

–Odol-hodien afekzio iskemikoak, hemorragikoak edo malformazioren baten ondoriozkoak.

–Miastenia larria eta juntura neuromuskularraren beste nahasmendu batzuk.

–Siringomielia, sintomatologia badu edo eginkizunetan eragina badu.

–Hidrozefalia.

–Muskulu-distrofiak eta bestelako miopatiak.

–Nerbio-sistema zentralaren lesioaren ondoriozko paralisia.

–Nerbio-sistema periferikoaren gaixotasunak, eginkizunetan duten eraginaren arabera.

–Anosmia.

–Loaren nahasmenduak, jatorria arnas aparatuan ez dutenak, eginkizunetan duten eraginaren arabera.

10.–Psikiatria.

–Nahasmendu mental organikoak, alde batera utzita prozesu automugatuak eta itzulgarriak edo arintzen ari direnak.

–Substantzia psikotropikoak (alkohola barne) kontsumitzearen ondoriozko nahasmendu mentalak eta portaeraren nahasmenduak. Substantzia psikotropikoen kontsumoa atzemateko probetan, edozein emaitza positibok bazterketa ekarriko du.

–Eskizofrenia, nahasmendu eskizotipikoa eta deliriozko ideien nahasmenduak.

–Aldartearen nahasmenduak (afektiboak), eginkizunetan duten eraginaren arabera.

–Antsietate nahasmenduak, eginkizunetan duten eraginaren arabera.

–Nahasmendu neurotikoak.

–Ohituren nahasmendua eta bulkadak kontrolatzekoa, eginkizunetan duten eraginaren arabera.

–Nortasunaren nahasmendua eta portaerarena, eginkizunetan duten eraginaren arabera.

11.–Sistema genitourinarioa.

–Giltzurruneko gutxiegitasuna.

–Giltzurrun-polikistosia.

–Endometriosia, eginkizunetan duen eraginaren arabera.

12.–Sistema endokrinologikoa.

–Guruin endokrinoen gaixotasun metaboliko oro, baldin eta zerbitzuari dagozkion eginkizunak betetzea mugatzen edo eragozten badu edo horretarako pronostiko kaltegarria badu.

–Ordezko terapia jarraitua behar duten gaixotasun endokrinometabolikoak.

–Bestelako gaixotasun endokrinometabolikoak, pronostikatzeko moduko alterazio morfologiko edo funtzionalak sortzen dituztenak, edo zerbitzuari dagozkion eginkizunak osotara betetzea mugatzen edo eragozten dutenak, edo lanbide jarduerak berezko dituen eskakizunengatik larriagotzen ahal direnak.

–Hipotalamoa-hipofisia ardatzaren nahasmenduak, hipertiroidismoa edo hipotiroidismoa, gaixotasun adrenalak, adenomatosi endokrino anizkoitza, hiperparatiroidismoa eta hipoparatiroidismoa, horiek guztiak eginkizunetan duten eraginaren arabera.

–Kontrolatu gabeko nahasmendu metabolikoak, eginkizunetan duten eraginaren arabera.

13.–Dermatologia.

–Orbainak, mentaketak eta beste gaitz dermatologiko batzuk, haien zabalera, ondorio funtzionalak edo kokapena direla-eta lanpostuari dagozkion lanak egitea edo suhiltzaile-ofizialen NBEa erabiltzea oztopatzen dutenean.

14.–Hematologia.

–Muineko aplasia idiopatikoa eta gaueko hemoglobinuria paroxistikoa.

–Anemia hemolitiko kronikoak.

–Drepanozitosia (zelula faltziformeen anemia).

–Hemoglobina < 10g/dL duten anemiak.

–Tronbopeniak, eginkizunetan duten eraginaren arabera (ez dira inola ere onartuko 100.000 plaketatik beherako zenbatekoak).

–Hemofiliak eta koagulazioaren bestelako nahasmenduak.

–Immunoeskasiak.

–Koagulazioaren kontrako tratamendua.

15.–Neoplasiak.

–Tumoreak eta gaixotasun gaiztoak, diagnosi berrikoak edo egun tratatzen ari direnak.

–Gaixotasun neoplasikoen aurrekariak ebaluatzeko, egungo egoera fisikoari, patologiaren pronostikoari eta eginkizunetan duten eraginari erreparatuko zaie.

16.–Gaixotasun sistemikoak eta beste batzuk.

–Kolagenoaren gaixotasunak: amiloidosia, kolagenosia, lupus eritematoso sistemikoa, Sjögren-en sindromea, esklerodermia, baskulitisa eta beste batzuk.

17.–Orokorrak.

–Tumore onberak, edonon daudela ere, eginkizunetan duten eraginaren arabera.

–Edozein organoren transplantea.

–Obesitatea (GMI > 30 eta abdomenaren perimetroa 102 cm-tik gora gizonen artean eta 88 cm-tik gora emakumeen artean).

–Muturreko mehetasuna (GMI < 20).

–Edozein patologia edo deformazio, suhiltzaile-ofizialen lanpostuari dagokion norbera babesteko ekipamendua edo ohiko ekipamendua behar bezala erabiltzea galarazten duena.

–Beste edozein patologia, sekuela edo ezaugarri somatiko, edozein aparatutan edo sistematan, baldin eta, eginkizunetan duen eragina dela-eta, galarazten edo modu nabarmenean oztopatzen badu suhiltzaile-ofizialen lanpostuaren eginkizunak betetzea, edo lanpostu horretan arituta larriagotzen ahal bada.

–Edonola ere, osasun azterketa egiteko unean, ez da eduki behar gidabaimena ukatzeko arrazoia izan daitekeen gaixotasunik edo urritasunik (2. taldea), Gidarien Erregelamendu Orokorraren IV. eranskinak (Beharrezko gaitasun psikofisikoak gidabaimena eskuratzeko edo haren indarraldia luzatzeko) egun duen idazketaren arabera.

–Ibilgailuak ez gidatzea edota makineria edo erreminta arriskutsuak ez erabiltzea aholkatzen duten edo suhiltzaile-ofizialen lanpostuari dagozkion zereginak gauzatzeko gaitasunari nabarmen eragiten dioten botikak edo bestelako substantziak kontsumitzea.

Iragarkiaren kodea: F2414167