1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
ENKANTEA, Lodosako ondasun higiezin batena.
Nafarroako Foru Ogasunaren Derrigorrezko Diru-bilketaren Atalean bideratutako premiamendu-espediente administratibo baten barruan, Nafarroako Foru Ogasuneko Diru-bilketa Zerbitzuko zuzendariak, 2024ko uztailaren 4an, erabaki zuen behean azaltzen den ondasun higiezin hipotekatua enkante bidez saltzea. Enkantea Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatuko Agentziaren Enkanteen Atarian eginen da.
Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketaren Erregelamenduaren 135. artikuluan eta aipatu erabakian xedatutakoa betez, iragarkia argitaratzen da Estatuko Aldizkari Ofizialean, baita iragarki hau ere, eta honako hau ohartarazten zaie enkantean parte hartu nahi dutenei:
1. Enkante administratiboaren iragarkia, erreferentzia-zenbakia: 03425.
2. Helbide elektronikoa: https://subastas.boe.es/ds.php?id=SUB-RC-2024-3100200103425 Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atariaren helbide elektroniko horretan jasota daude enkantearen eta enkantean jarriko den ondasunaren funtsezko datuak.
3. Helbide elektroniko horretan adierazitako egunean hasiko da enkantea. Irekitzen denetik, eskaintza elektronikoak egiten ahalko dira hogei egun naturalean, Enkanteen Atarian.
4. Ondasuna adjudikatzeko aktaren ziurtagiria egin aurretik edo, hala dagokionean, salmentaren eskritura publikoa eman aurretik behar bezala justifikatzen bada ordaindu direla zorra, berandutze-interesak eta prozeduraren kostuak, enkantea bertan behera geratuko da.
5. Enkantean jarriko den ondasuna:
Lote bakarra:
Erregistrokoa.
Lodosako 4727 zenbakiko finka.
IDUFIR: 31008001791354.
"Hiri finka: Lodosako jurisdikzioan dagoen eraikin bat, Nafarroako etorbideko 94an. Orubeak ehun eta berrogeita bi metro eta berrogeita hiru dezimetro karratuko azalera du, eta bertan daude eraikin hori eta haren atzealdean dagoen lur eremu bat, eraikinik gabekoa. Eraikinak du, batetik, beheko solairua, berrogeita zazpi metro eta zortzi dezimetro karratuko azalera eraikia eta berrogei metro eta hogeita hamazazpi dezimetro karratuko azalera erabilgarria duena. Bertan saltokiak, ataria eta eskailera daude. Bestetik, familia bakarreko etxebizitza bat dago, A motakoa, gainjarritako bi solairutan eraikia, guztira ehun eta berrogeita bederatzi metro eta berrogeita zortzi dezimetro karratuko azalera eraikia eta ehun eta hogeita zazpi metro eta berrogeita zortzi dezimetro karratuko azalera erabilgarria duena. Lehen solairuan jangela, sukaldea, jaki-tokia, logela bat, bainugela eta pasagunea daude, eta bigarren solairuan, berriz, hiru logela eta pasagunea. Multzo osoak mugakide hauek ditu: aurrealdean, Lizarrako errepidea; sartu eta eskuinean, Anastasio, Benita eta Isabel Romeroren etxea eta orubea; ezkerrean, Crisanto López eta Lodosako Udalaren lurrak; eta atzealdean, udal horren lurrak. Katastroko 1. poligonoko 1049. lurzatiko 1. hiri azpiarearen 1., 2., 3., 4., 5. eta 6. hiri unitateak hartzen ditu".
Katastrokoa.
Lodosan. 1049. lurzatia, 1. poligonoa, 1. azpiarea eta 1-6. hiri unitateak.
Ondasun higiezinaren katastroko erreferentzia: 310000000001555372SM.
6. Lehentasunez erosteko edo lehentasunez eskuratzeko eskubideen balizko titularrik izanez gero, etenda geldituko da mahaiak behin-behinean erabakitako adjudikazioa, aplikatu beharreko legeriarekin bat titular horiek beren eskubidea baliatzen ahal duten epean.
7. Iragarki honetan eta Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atarian aurreikusita ez dagoen guztian, egintza arautzen duten legezko eta erregelamenduzko xedapenetan ezarritakoari jarraituko zaio.
Argibide gehiago nahi izanez gero, harremanetan jarri Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko langileekin (telefono zk.: 848 428693, posta elektronikoa: recaudacion.ejecutiva@navarra.es).
Iruñean, 2024ko urriaren 2an.–Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko burua, Sonia Ruiz Millán.
Iragarkiaren kodea: F2414558