208. ALDIZKARIA - 2024ko urriaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

413/2024 EBAZPENA, irailaren 27koa, Lanbide Heziketako, Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako zuzendari nagusiak emana, akats bat zuzentzen duena abuztuaren 27ko 371/2024 Ebazpenean, zeinaren bidez Iruñeko "Hijas de Jesús" Haur eta Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena aldatzen baita, Batxilergoko unitate kopurua handitzeko.

Akats bat atzeman da abuztuaren 27ko 371/2024 Ebazpenean, zeinaren bidez Iruñeko "Hijas de Jesús" Haur eta Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena aldatzen baita, Batxilergoko unitate kopurua handitzeko. Ebazpena 2024ko 182. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, irailaren 6koan.

Bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 125. artikuluan xedatutakoarekin.

Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 245/2023 Foru Dekretuak emandako ahalmenak erabiliz, eta Hezkuntzako Teknologien eta IKT Azpiegituren Zerbitzuak proposaturik.

EBAZTEN DUT:

1. Abuztuaren 27ko 371/2024 Ebazpenean atzemandako akatsa honela zuzentzea:

2. atalean, honela dioen tokian:

–Batxilergoa Zientzien eta Teknologiaren modalitatean: 4 unitate, gehienez ere 95 ikaspostu.

Honako hau behar du:

–Batxilergoa Zientzien eta Teknologiaren modalitatean: 4 unitate, gehienez ere 140 ikaspostu.

2. Ebazpena ikastetxearen titularrari jakinaraztea.

3. Ebazpen hau igortzea Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzura, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Azterlan Ekonomikoen eta Ikastetxeen Finantzaketaren Zerbitzura, Hezkuntzako Informazio Sistemen Zerbitzura, Ikasketetarako Laguntzen eta Hezkuntza Zerbitzuen Kudeaketaren Atalera eta Ikastetxeetako Informazioa Kudeatzeko Atalera.

4. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Iruñean, 2024ko irailaren 27an.–Lanbide Heziketako, Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako zuzendari nagusia, Luis Calatayud Yuste.

Iragarkiaren kodea: F2414216