208. ALDIZKARIA - 2024ko urriaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

3452/2024 EBAZPENA, irailaren 24koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baita onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko psikologoen lanpostu hutsak lekualdatze-lehiaketaren bidez betetzeko deialdian.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren uztailaren 4ko 2632/2024 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko psikologoen lanpostu hutsak lekualdatze-lehiaketaren bidez betetzeko. Deialdia 2024ko 159. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 5ekoan.

Eskaerak aurkezteko epea bukaturik, bidezkoa da onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda onestea.

Bidezkoa da, halaber, Langileen Batzordeak kalifikazio epaimahaian parte hartzeko proposatu dituen kideak izendatzea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko ko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko psikologoen lanpostu hutsak lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda onestea. Eranskinean ageri da.

2. Administrazio Erroko Langileen Batzordeak kalifikazio epaimahaian parte hartzeko proposatu dituen ordezkari hauek izendatzea: Ixone Esquiroz Luna, epaimahaikide titular, eta Josu Alcalde Unzu, epaimahaikide ordezko.

3. Izangai baztertuek erreklamazioak egiten ahalko dituzte, eta, kasua bada, egindako akatsak zuzendu, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo bost egun balioduneko epean.

4. Ebazpen hau epaimahaiko kideei igortzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2024ko irailaren 24an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.

ERANSKINA.–PSIKOLOGOEN LEKUALDATZE-LEHIAKETA

Izangai onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda

Onartuak:

ARANGUREN RUIZ, ROSA MARIA

ASTIZ MONTERO, ANGEL MARIA

BRUN VALENCIA, MAYTE

CABODEVILLA JIMENEZ, MARIA CAMINO

CELORRIO NAVARRO, MARIA

MANZANO GUTIERREZ, RAUL

OJER IBIRICU, MARIA JESUS

PUEYO MENDIVIL, MARIA NIEVES

RIVERA ESCRIBANO, MARIA CARMEN

Baztertuak:

Deialdiko 3.1.c) atalean ezarritako baldintza ez betetzeagatik:

SERRANO DOMINGUEZ, SILVIA

Deialdiko 3.1.d) atalean ezarritako baldintza ez betetzeagatik:

CASQUERO LEON, MARIA PILAR

Iragarkiaren kodea: F2413931