208. ALDIZKARIA - 2024ko urriaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

3451/2024 EBAZPENA, irailaren 24koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baita Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko industria ingeniarien lanpostu hutsak lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak abuztuaren 6an emandako 2896/2024 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko industria ingeniarien lanpostu hutsak lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko. Deialdia 2024ko 174. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 27koan.

Eskaerak aurkezteko epea bukaturik, bidezkoa da onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda onestea.

Bidezkoa da, halaber, Langileen Batzordeak kalifikazio epaimahaian parte hartzeko proposatu dituen kideak izendatzea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko ko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Onestea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko industria ingeniarien lanpostu hutsak lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda. Eranskinean ageri da.

2. Administrazio Erroko Langileen Batzordeak kalifikazio epaimahaian parte hartzeko proposatu dituen ordezkari hauek izendatzea: Ana Urdánoz Tabuenca andrea, epaimahaikide titular, eta Ana Carmen García del Pozo Aguirre andrea, ordezko epaimahaikide.

3. Izangai baztertuek erreklamazioak egiten ahalko dituzte, eta, kasua bada, egindako akatsak zuzendu, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo bost egun balioduneko epean.

4. Ebazpen hau epaimahaiko kideei igortzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2024ko irailaren 24an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.

ERANSKINA.–INGENIARI TEKNIKOEN LEKUALDATZE-LEHIAKETA

Izangai onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda

Onartuak:

ARAIZ GARDE, JAVIER

BAJO LOPEZ, JOSE CARLOS

YOLDI ECHARREN, ROBERTO

Baztertuak: inor ez.

Iragarkiaren kodea: F2413925