208. ALDIZKARIA - 2024ko urriaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

3450/2024 EBAZPENA, irailaren 24koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baita Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko gizarte-hezitzaileen lanpostu hutsak lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak uztailaren 5ean emandako 2651/2024 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko gizarte-hezitzaileen lanpostu hutsak lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko. Ebazpen hori 2024ko 159. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 5ekoan.

Eskaerak aurkezteko epea bukaturik eta izangai bat ere baztertu ez denez, bidezkoa da izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda zuzenean onestea, Lanpostuak betetzeko Erregelamenduaren 36. artikuluko 4. apartatuan eta deialdiaren 5. oinarrian xedatutakoari jarraituz.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko ko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Onestea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko gizarte-hezitzaileen lanpostu hutsak lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda. Eranskinean ageri da.

2. Ebazpen hau epaimahaiko kideei igortzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan, eta interesdunei ohartaraztea ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluekin.

Iruñean, 2024ko irailaren 24an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.

ERANSKINA.–GIZARTE-HEZITZAILEEN LEKUALDATZE-LEHIAKETA

Izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda

Onartuak:

ALVAREZ DE EULATE SAN JUAN, LAURA

ARANGUREN SANTIAGO, ITSASO

HERNANDEZ IMIRIZALDU, RUBEN

IRIGOYEN LARRAYOZ, SAIOA

IZQUIERDO VILLANUEVA, LORENZO SILVANO

LEOZ ARRIAGA, PATXI XABIER

MARCOS FRANCIA, YOLANDA

MARTINEZ ARRATIBEL, IÑAKI

RODRIGUEZ GREGORI, JOSE MARIA

ZAMBORAN ALONSO, ALBERTO CARLOS

Baztertuak: inor ez.

Iragarkiaren kodea: F2413929