208. ALDIZKARIA - 2024ko urriaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORBAIBARKO ADMINISTRAZIO ZERBITZUEN BATASUNA

2025ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Orbaibarko Administrazio Zerbitzuen Batasunak, 2025ko irailaren 27an egin ohiko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 2025eko plantilla organikoa.

Horrenbestez, erabaki hau argitara ematen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Udalaren iragarki-taulan, eta Batasunaren egoitza elektronikoan, eta jendaurrean egonen da 15 egun baliodunean, aldizkari ofizialean argitaratzen denetik hasita, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Interesdun orok aztertzen ahalko du Batasunaren bulegoetan, aipatutako epean, eta jartzen ahalko dira egokitzat jotzen diren alegazioak eta erreklamazioak.

Langileen plantilla organikoa behin betiko onetsiko da, baldin epe horretan ez bada erreklamaziorik aurkezten; bestela, Batzarrak hilabeteko epea izanen du horiek ebazteko.

Garinoainen, 2024ko irailaren 30ean.–Batasuneko burua, Iker Etxeberria Otazu.

Iragarkiaren kodea: L2414132