208. ALDIZKARIA - 2024ko urriaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

2024ko plantilla organikoaren hirugarren aldaketa. Hasierako onespena

Zizur Nagusiko Udalak, 2024ko irailaren 26an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2024ko plantilla organikoaren 3. aldaketa.

Onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 235.ari buruz xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Erreklamaziorik egon ezean, plantilla organikoaren aldaketa behin betiko onetsiko da, aipatu jendaurreko epea bukatutakoan.

Zizur Nagusian, 2024ko irailaren 27an.–Alkate udalburua, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L2414160