2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
PUIU
Alkatetza lehen alkateordearen esku uztea
Dagozkion ondorioetarako jakinarazten da 2024ko martxoaren 6an Alkatetzak 2024-0029 Ebazpena eman zuela, zeinaren bidez María Rosario Guillén Guillén alkateordeari eskuordetzen baitzaio espedienteak izapidetu eta ebazteko ardura, baldin eta espediente horietan alkateak abstenitzeko betebeharra badu. Hori guztia, bat etorriz urriaren 1eko 40/2015 Legean adierazitakoarekin (Araubide Juridiko Erkideari buruzko Legea), uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean adierazitakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea) eta uztailaren 26ko 2/2018 Foru Legean adierazitakoarekin (Nafarroako Kontratu Publikoei buruzko (Nafarroako Kontratu Publikoei buruzko Foru Legea).
Bereziki eskuordetzen dira Puiuko Udalak Erdialdeko Partzuergoarekin izapidetu behar dituen espedienteak edota Partzuergo horrekin zerikusia duten espedienteak tramitatzea eta ebaztea.
Puiun, 2024ko urriaren 2an.–Alkatea, Unai Labat Sánchez.
Iragarkiaren kodea: L2414254