208. ALDIZKARIA - 2024ko urriaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLAZTI

Epatzea gora jotzeko 24-01464 errekurtsoan, 2024ko plantilla organikoari buruzkoan

2024ko irailaren 19an, Udalak Nafarroako Administrazio Auzitegiaren jakinarazpen bat jaso zuen. Hartan zehazten zenez, Carlos Luquin Astizek gora jotzeko 24-01464 errekurtsoa aurkeztu du Olaztiko Udalak 2024ko ekainaren 18an egin osoko bilkuran hartutako erabaki baten aurka. Erabaki horren bidez, alegazioak ezetsi ziren eta behin betiko onetsi zen 2024ko plantilla organikoa.

Hortaz, 10 egun balioduneko epea ematen zaie espedientean interesa duten pertsonei epaitegi horretan ager daitezen, bat etorriz urriaren 18ko 279/1990 Foru Dekretuaren 12. artikuluan xedatutakoarekin. Foru dekretu horren bidez onetsi zen uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea garatzeko Erregelamendua, toki entitateen egintzak eta erabakiak aurkaratzearen arloan.

Olaztin, 2024ko urriaren 1ean.–Alkatea, Joseba Vizuete Ascargorta.

Iragarkiaren kodea: L2414191