2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MARTZILLA
Aldaketa, 2024ko plantilla organikoan. Hasierako onespena
Martzillako Udalak, 2024ko irailaren 25ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa bat 2024ko plantilla organikoan.
Onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek aukera izan dezaten espedientea aztertzeko eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkezteko; hori guztia, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 235.ari buruz xedatuari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Inork ez badu erreklamaziorik aurkezten, plantilla organikoa behin betiko onetsiko da, aipatu den jendaurreko aldia iragandakoan.
Martzillan, 2024ko urriaren 1ean.–Alkatea, M.ª Esther Villanueva Ucar.
Iragarkiaren kodea: L2414208