208. ALDIZKARIA - 2024ko urriaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOZAR

Alkatetza eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

Berriozarko Udaleko alkateak, 2024ko irailaren 24an, ebazpen hau eman zuen:

Jarraikiz Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 47. artikuluan xedatuari,

EBATZI DUT:

Lehena.–Alkate naizen aldetik ditudan eskudantzia guztiak uztea Félix Puyo Rebollo bigarren alkateordearen esku, nire ordezkoa izan dadin 2024ko urriaren 3tik 10era, biak barne.

Bigarrena.–Ebazpen hau jakinaraztea Félix Puyo Rebollori eta udal alorrei, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Berriozarren, 2024ko urriaren 1ean.–Alkatea, Iker Mariezcurrena Celaya.

Iragarkiaren kodea: L2414176