208. ALDIZKARIA - 2024ko urriaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

3439/2024 EBAZPENA, irailaren 23koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren maiatzaren 20ko 1969/2024 Ebazpenaren 5. oinarria aldatzen duena kalifikazio epaimahaiaren osaerari dagokionez. Ebazpen horren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko erdi mailako euskara teknikarien hamaika lanpostu oposizio bidez betetzeko.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren maiatzaren 20ko 1969/2024 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko erdi mailako euskara teknikarien hamaika lanpostu oposizio bidez betetzeko. Ebazpen hori 2024ko 127. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 20koan.

Deialdiaren 5.1 oinarriak ezartzen du honako hauek osatuko dutela kalifikazio epaimahaia:

–Epaimahaiburua: Paula Kasares Corrales andrea, Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuko Euskararen Sustapenaren eta Plangintzaren Zerbitzuko zuzendaria.

–Ordezko epaimahaiburua: Hasier Morras Aranoa jauna, Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuko Euskara Administrazio Publikoetan Garatzeko Zerbitzuko zuzendaria.

–Epaimahaikidea: Iñaki Martinez Rekari jauna, Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuko erdi mailako euskara teknikaria.

–Ordezko epaimahaikidea: Ana Alberro Goñi andrea, Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuko erdi mailako euskara teknikaria.

–Epaimahaikidea: Kotte Guillenea Dendarieta andrea, Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuko erdi mailako euskara teknikaria.

–Ordezko epaimahaikidea: Maite Pla Erroz andrea, Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuko erdi mailako euskara teknikaria.

–Epaimahaikidea: Mikel Joseba Vilches Plaza jauna, Langileen Batzordeak izendatu duen ordezkaria.

–Ordezko epaimahaikidea: Monika Etxebarria Ariznabarreta andrea, Langileen Batzordeak izendatu duen ordezkaria.

–Epaimahaikide-idazkaria: Javier Fernández Anaut jauna, Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuko Euskararen Egiaztapenen eta Prestakuntzaren Ataleko burua.

–Ordezko epaimahaikide-idazkaria: Maite Lus Zufia andrea, Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuko Aholkularitza Ataleko burua.

Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzuari zuzendutako idazki baten bidez, epaimahaiko idazkariak jakinarazi du kalifikazio epaimahaiaren osaera aldatu egin behar dela, bi kidek, alegia, Iñaki Martínez Rekari jaunak eta Ana Alberro Goñi andreak, zeinak epaimahaikide titular eta ordezko epaimahaikide baitira hurrenez hurren, berehala hartuko dutelako erretiroa.

Hori horrela, bidezkoa da deialdi horretako 5 oinarria aldatzea, eta kalifikazio epaimahaiaren behin betiko osaera finkatzea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko ko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren maiatzaren 20ko 1969/2024 Ebazpenaren 5. oinarrian ezarritako kalifikazio epaimahaiaren osaera aldatzea. Ebazpen horren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko erdi mailako euskara teknikarien hamaika lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Hortaz, honako hauek osatuko dute kalifikazio epaimahaia:

–Epaimahaiburua: Paula Kasares Corrales andrea, Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuko Euskararen Sustapenaren eta Plangintzaren Zerbitzuko zuzendaria.

–Ordezko epaimahaiburua: Hasier Morras Aranoa jauna, Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuko Euskara Administrazio Publikoetan Garatzeko Zerbitzuko zuzendaria.

–Epaimahaikidea: Marta Chamorro Armendariz andrea, Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuko Euskararen Azterlan eta Plangintza Estrategikoaren Ataleko burua.

–Ordezko epaimahaikidea: María Ángela Martínez Urmeneta andrea, Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuko erdi mailako euskara teknikaria.

–Epaimahaikidea: Kotte Guillenea Dendarieta andrea, Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuko erdi mailako euskara teknikaria.

–Ordezko epaimahaikidea: Maite Pla Erroz andrea, Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuko erdi mailako euskara teknikaria.

–Epaimahaikidea: Mikel Joseba Vilches Plaza jauna, Langileen Batzordeak izendatu duen ordezkaria.

–Ordezko epaimahaikidea: Monika Etxebarria Ariznabarreta andrea, Langileen Batzordeak izendatu duen ordezkaria.

–Epaimahaikide-idazkaria: Javier Fernández Anaut jauna, Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuko Euskararen Egiaztapenen eta Prestakuntzaren Ataleko burua.

–Ordezko epaimahaikide-idazkaria: Maite Lus Zufia andrea, Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuko Aholkularitza Ataleko burua.

2. Ebazpen hau kalifikazio epaimahaiko kideei igortzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, eta interesdunei ohartaraztea ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz.

Iruñean, 2024ko irailaren 23an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.

Iragarkiaren kodea: F2413914