208. ALDIZKARIA - 2024ko urriaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

429/2024 EBAZPENA, urriaren 2koa, Justiziako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez destinoa esleitzen baitzaie, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan, abenduaren 7ko JUS/1254/2022 Aginduaren bidez deitutako hautapen probak gainditu dituzten Justizia Administrazioko Kudeaketa Prozesal eta Administratiboko kidegoko funtzionarioei (txanda irekia).

Justizia Administrazioaren zerbitzuko funtzionarioen sarrerari, haien lanpostuak betetzeko moduari eta haien lanbide igoerari buruzko Erregelamendua onetsi zuen abenduaren 7ko 1451/2005 Errege Dekretuaren 28. eta 29. artikuluetan ezarritakoarekin bat, ebatzi dut destinoak esleitzea, I. eranskinean ageri diren organo judizial eta fiskaletan, Kudeaketa Prozesal eta Administratiboko Kidegoko funtzionarioei (txanda librea), hau da, 2024ko urriaren 2ko Aginduaren bidez Kudeaketa Prozesal eta Administratiboko Kidegoko karrerako funtzionario izendatutakoei, honako hau kontuan harturik:

Lehendabizikoa.–Ebazpen honen bidez destinoa eskuratzen duten Kudeaketa Prozesal eta Administratiboko kidegoko funtzionarioek karguaren jabetza hartu beharko dute Nafarroako Gobernuko Justizia Zuzendaritza Nagusian, ebazpen hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hogei egun balioduneko epean, bat etorriz aipatu errege dekretuaren 29. artikuluan eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 30. artikuluan ezarritakoarekin.

Bigarrena.–Ebazpen honen bidez destinoa hartzen duten funtzionarioek, jadanik Izapidetze Prozesal eta Administratiboko kidegokoak edo Laguntza Judizialeko kidegokoak badira eta kidego horietako batean jardunean jarraitzea erabakitzen badute, ez dute Justiziako Zuzendaritza Nagusira joan beharko lanpostuaz jabetzera, aski izanen baita aukera horren berri ematea Justiziako Zuzendaritza Nagusiari posta elektronikoaren bidez (Negociado.Personal.DGJusticia@cfnavarra.es), lehenengo apartatuan jabetza hartzeko aipatu den epearen barnean, Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoaren 506.d) artikuluan aurreikusitako borondatezko eszedentziaren deklarazioaren ondorioetarako. Borondatezko eszedentziaren adierazpena biltzen duen ebazpenaren kopia Justizia Administrazioko Langileen Sarrera eta Igoerarako Zuzendariordetza Nagusiko Langileriaren Erregistro Zentralera igorriko da.

Hirugarrena.–Funtzionarioek Kudeaketa Prozesal eta Administratiboko kidegoan sartzea hautatzen badute eta Justizia Administrazioan egindako zerbitzuen jarraitutasunean hutsunerik ez izatea nahi badute, lanpostuaz jabetzeko denbora tarte bat behar dutenez nahitaez, zilegi izanen dute baimen ordaindua eskatzea Izapidetze Prozesal eta Administratiboko kidegoko edo Laguntza Judizialeko kidegoko funtzionario gisa duten destinoari dagokion lurralde kudeatzailetzari. Baimen ordaindu hori egun batekoa izanen da herriz aldatu beharrik ez badago, edo bi egunekoa herriz aldatu beharra badago, salbu eta Kanarietatik, Balear Uharteetatik, Ceutatik edo Melillatik bidaiatu behar badute, kasu horietan hiru egun artekoa izan baitaiteke kargu berriaz jabetzeko baimena. Egun horiek balioduntzat hartzen dira eta destino berriaren jabetza hartzea aipatutako baimen egun horietan eginen da.

Funtzionarioa beste lurralde kudeatzailetza baten eskumen esparrukoa bada, edo langileen eskualdaketa jaso duen beste autonomia erkidego baten eskumen esparrukoa, dokumentazioa organo horietara igorri beharko da, Izapidetze Prozesal eta Administratiboko kidegoan borondatezko eszedentzia ofizioz eman eta lanpostua uztea besterik gabe egin dadin Kudeaketa Prozesal eta Administratiboko kidegoko lanpostuaz jabetzen den egun berean, hartzekoak etenik gabe jasotzen segitu ahal izateko.

Nolanahi ere, jabetza hartzearen eginbidea egin ondoren, Justizia Zuzendaritza Nagusiak F1R dokumentuaren ale bat igorriko du Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Nominen eta Gizarte Segurantzaren Atalera, nominan beharrezkoak diren aldaketak egin ditzan; beste ale bat Justizia Administrazioaren zerbitzuko Langileen Sarrera eta Igoerarako Zuzendariordetza Nagusiko Langileriaren Erregistro Zentralera igorriko da, beste bat interesdunari, eta beste bat destinoko organo judizialari, jasota geldi dadin.

Laugarrena.–Kudeaketa Prozesal eta Administratiboko kidegoko lanpostu berrian gelditzea hautatzen duten funtzionarioek eskubidea izanen dute, jabetza hartzen dutenetik hasita, martxoaren 10eko 364/1995 Errege Dekretuaren bosgarren xedapen gehigarrian ezarritako baimen ordaindua izateko. Baimen horri agindu honen hirugarren atalean ageri diren egunak kenduko zaizkio.

Bosgarrena.–Probak gainditu dituzten izangaiei esleitutako lanpostuetan diharduten bitarteko funtzionarioek titularrak jabetza hartzen duen egunean bertan utziko dute lanpostua.

Seigarrena.–Justizia Administrazioaren zerbitzuko langileei aplikatzekoa zaien Administrazio Publikoaren zerbitzuko langileen bateraezintasunei buruzko legeria betez (abenduaren 26ko 53/1984 Legea), abenduaren 23ko 19/2003 Lege Organikoak aldatu zuen Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoaren 498. artikuluaz baliatuz, lehendik karrerako funtzionarioak ziren izangaiek beren aukeraren berri eman beharko dute karguaren jabetza hartzeko aktan.

Zazpigarrena.–Ebazpen honen bidez destinoa eskuratzen duten Kudeaketa Prozesal eta Administratiboko kidegoko funtzionarioek, beren lehentasunekin bat etorriz kalifikazio hurrenkeraren arabera nahitaezko destinoa esleitu bazaie ere, ezin izanen dute lekualdatze lehiaketetan parte hartu harik eta bi urte iragan arte, ebazpen honen datatik hasita. Bi urte horiek zenbatzeko, Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoaren 529.3 artikuluaren bigarren paragrafoan ezarritakoari jarraituko zaio.

Zortzigarrena.–Uztailaren 8ko 319/2024 Ebazpenaren bidez (uztailaren 19ko Estatuko Aldizkari Ofiziala) izangaiei eskainitako lanpostuetatik ebazpen honetan esleitu gabe gelditzen direnek lanpostu betegabeak izaten jarraituko dute, deusetan galarazi gabe lehiaketa arrunt batean lanpostu huts gisa iragarri ahal izatea, lan publikoaren eskaintzarik egiten ez bada, edo dagokion lan publikoaren eskaintzan ez bada beharrezkotzat jotzen dauden lanpostu betegabe guztiak iragartzea.

Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Nafarroako Gobernuko Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 122.1 artikuluan eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.1.c) artikuluan xedatutakoarekin.

Iruñean, 2024ko urriaren 2an.–Justiziako zuzendari nagusia, Maite Arenaza Sarasola.

I. ERANSKINA.–KUDEAKETA PROZESAL ETA ADMINISTRATIBOKO KIDEGOA

Txanda irekia.

ORDENA ZK.

IFZ

DEITURAK ETA IZENA

UNITATEAREN DESKRIBAPENA

LANPOSTUAREN
DESKRIBAPENA

HERRIA

AUTONOMIA ERKIDEGOA

1

***3975**

EQUISOAIN AZCONA, IRANTZU

ZIGOR ARLOKO 3. EPAITEGIA

KUDEAKETA PROZESAL ETA ADMINISTRATIBOA

IRUÑA

NAFARROA

2

***1905**

DE JUANA MALAINA, CARMEN

BARAÑAINGO BAKE EPAITEGIA

KUDEAKETA PROZESAL ETA ADMINISTRATIBOA

BARAÑAIN

NAFARROA

3

***8462**

CASTELLANOS ARGÜESO, VICTOR

NOAINGO BAKE EPAITEGIETAKO IDAZKARITZEN ELKARTEA

KUDEAKETA PROZESAL ETA ADMINISTRATIBOA

NOAIN

NAFARROA

4

***1561**

CIERVIDE TAPIZ, MAITE

JUS. AUZ. NAG.-LAGUNTZA ZERBITZUA (Zigor arloko 3. Epaitegiari atxikia aldi baterako)

KUDEAKETA PROZESAL ETA ADMINISTRATIBOA

IRUÑA

NAFARROA

5

***7373**

TEJIDO COLLADO, MARIA

NAFARROAKO PROBINTZIA AUZITEGIA. 1. ATALA

KUDEAKETA PROZESAL ETA ADMINISTRATIBOA

IRUÑA

NAFARROA

6

***2248**

APEZTEGUIA PALMA, LEYRE

LEHEN AUZIALDIKO 10. EPAITEGIA

KUDEAKETA PROZESAL ETA ADMINISTRATIBOA

IRUÑA

NAFARROA

7

***2413**

AZCARATE LOPEZ, MARIA

LEHEN AUZIALDIKO 10. EPAITEGIA

KUDEAKETA PROZESAL ETA ADMINISTRATIBOA

IRUÑA

NAFARROA

8

***3158**

RUANO MENA, SARA

KOMUNIKAZIO ETA BETEARAZPEN EGINTZEN ZERBITZU ERKIDEA

KUDEAKETA PROZESAL ETA ADMINISTRATIBOA

IRUÑA

NAFARROA

9

***4550**

SALVOCH ASIAIN, SILVIA

NAFARROAKO PROBINTZIA AUZITEGIA. 1. ATALA

KUDEAKETA PROZESAL ETA ADMINISTRATIBOA

IRUÑA

NAFARROA

10

***2073**

ONRUBIA DE DIEGO, LAURA

LEHEN AUZIALDIKO 1. EPAITEGIA

KUDEAKETA PROZESAL ETA ADMINISTRATIBOA

IRUÑA

NAFARROA

11

***7929**

ESTREMAD GARIJO, LEIRE

NAFARROAKO PROBINTZIA AUZITEGIA. 2. ATALA

KUDEAKETA PROZESAL ETA ADMINISTRATIBOA

IRUÑA

NAFARROA

12

***5060**

SALGADO BARREIRA, MARTA

LAN ARLOKO 3. EPAITEGIA

KUDEAKETA PROZESAL ETA ADMINISTRATIBOA

IRUÑA

NAFARROA

13

***5807**

SANGÜESA MAGALLON, LETICIA

LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 4. EPAITEGIA

KUDEAKETA PROZESAL ETA ADMINISTRATIBOA

TUTERA

NAFARROA

14

***2843**

CAMPOS ARTEAGA, SUSANA

ZIGOR ARLOKO 5. EPAITEGIA (EAI)

KUDEAKETA PROZESAL ETA ADMINISTRATIBOA

IRUÑA

NAFARROA

15

***1843**

ERICE CASADO, AINARA

LEHEN AUZIALDIKO 8. EPAITEGIA

KUDEAKETA PROZESAL ETA ADMINISTRATIBOA

IRUÑA

NAFARROA

16

***3696**

MORENO GARCIA, CELIA

LEHEN AUZIALDIKO 2. EPAITEGIA

KUDEAKETA PROZESAL ETA ADMINISTRATIBOA

IRUÑA

NAFARROA

17

***7925**

FERNANDEZ SASTRE, MARIA

MERKATARITZA ARLOKO 1. EPAITEGIA

KUDEAKETA PROZESAL ETA ADMINISTRATIBOA

IRUÑA

NAFARROA

Iragarkiaren kodea: F2414540