2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IZARBEIBARKO MANKOMUNITATEA
1/2024 espedientea, baja emateko aurreko ekitaldi itxietatik datozen ordaindu gabeko obligazio onartuei. Hasierako onespena
Ikusirik Izarbeibarko Mankomunitateko Kontu-hartzailetza eta Kontabilitateko Alorrak egindako proposamena, baja emateko ekitaldi itxietatik datozen ordaindu gabeko obligazioen multzoari, ekitaldiok iraungi dira eta. Zehazki, 2003tik 2014ra bitarteko ekitaldietako obligazioak dira, eta haien zenbatekoa, guztira, 67.321,79 eurokoa da.
Ikusirik idazkari kontu-hartzailearen 2024ko abuztuaren 6ko txostena, zeinetan azaltzen dituen ekitaldi itxietatik (2003tik 2014ra) datozen Mankomunitate honetako ordainketei buruzko egintzak eta haiei aplikatzekoak diren oinarri juridikoak. Ekitaldiok iraungita daude, foru komunitateko legedian ezarritakoaren arabera (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legea eta Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko 13/2007 Foru Legea), eta, hortaz, bat ez etortzeak eragiten dituzte Administrazio honetako diruzaintzako gerakinean.
Kontuan harturik obligazio onartuen edo likidatuen ordainketa eskatzeko eskubidea lau urteren buruan iraungitzen dela, baldin eta hartzekodun legitimoek ez badituzte erreklamatzen. Hortaz, espedientean ageri diren obligazioak iraungita daude.
Kontuan harturik auzi hau ebazteko eskumena Mankomunitate honetako Batzar Orokorrari dagokiola, hori ondorioztatzen baita aurretik aipatutako txostenean (Mankomunitate honetako idazkari kontu-hartzaileak egin du).
Horiek guztiak horrela, Batzar Orokor honek jarraian ageri den erabakia hartu du. Gaiaz bozketa eginda, aho batez,
ERABAKITZEN DA:
Lehena.–Hasiera batez onestea 1/2024 espediente kolektiboa, baja emateko aurreko ekitaldi itxietatik datozen ordaindu gabeko obligazio onartuei, zehazki, 2003tik 2014ra bitarteko ekitaldietakoei. Haien printzipalaren zenbatekoa 67.321,79 eurokoa da, eta jarraian ageri da, xehatua (idazkari kontu-hartzailearen txostenean ere xehe-xehe jasota dago):
URTEA | ORGANIKOA | FUNTZIONALA | EKONOMIKOA | AZALPENA | ABENDUAREN 31n ORDAINTZEKE DAUDEN OBLIGAZIOAK (eurotan) |
2003 | 1 | 1611 | 6220004 | 2001eko PLAN GIDARIA (RED ALTA) | 62,85 |
2005 | 1 | 1612 | 4800000 | ORDAINKETAK, LURSAILETAN IZANDAKO KALTEENGATIK | 228,60 |
2005 | 1 | 1611 | 6220003 | 3. FASEA (GESALATZ) | 272,50 |
2006 | 1 | 1611 | 6220003 | 3. FASEA (GESALATZ) | 2.502,03 |
2007 | 1 | 1612 | 6220002 | HORNIDURA SAREAK BERRITZEA (ARNOTEGI ETA LAR KALEAK) | 63.773,35 |
2010 | 1 | 9240 | 2260600 | INGURUMEN HEZKUNTZAKO KANPAINA | 9,40 |
2011 | 1 | 9240 | 2260600 | INGURUMEN HEZKUNTZAKO KANPAINA | 458,56 |
2014 | 1 | 9240 | 2260600 | INGURUMEN HEZKUNTZAKO KANPAINA | 14,50 |
GUZTIRA | 67.321,79 |
Bigarrena.–Jendaurrean jartzea espedientearen hasierako onespena, Mankomunitatearen egoitza elektronikoan (www. Mancomunidadvaldizarbe.com) eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta. Herritarrek hogei egun balioduneko epea izanen dute, iragarki hau Nafarroako Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera zenbatuta, dokumentazioa aztertzeko eta beren eskubideak defenditzeko bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak aurkezteko (Administrazio publikoen Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 83. artikulua).
Hirugarrena.–Mankomunitateko Batzar Orokorrari igortzea egiten ahal diren erreklamazioak eta iradokizunak, zeinak behin betikoz ebatziko baitira. Halakorik egiten ez bada, hasierako onespena zuzenean bilakatuko da behin betikoa.
Laugarrena.–Behin betiko onespenaren erabakia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko da, indarra hartzeko eta aurkaratze jurisdikzionalerako.
Bosgarrena.–Behin onetsita, Kontabilitate Alorrak baja eman beharko die ezeztatutako obligazioei kontabilitate-kontuetan.
Garesen, 2024ko irailaren 11n.–Idazkari kontu-hartzailea, Jaione Mariezkurrena Baleztena.–Mankomunitateko burua, Steven A. Leiper Ocariz.
Iragarkiaren kodea: L2413485