2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ERRONKARIKO IBAXAREN BATZORDEA
Ordenantza, arautzen duena nola erabili udalaz gaindiko etxebizitza bat, Erronkarin izan daitezkeen etxebizitza-larrialdiko egoerei erantzuteko
Erronkariko Ibaxaren Batzordeak, 2024ko abuztuaren 24an egin ohiko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea honako ordenantza hau:
–Ordenantza, arautzen duena nola erabili udalaz gaindiko etxebizitza bat, Erronkarin izan daitezkeen etxebizitza-larrialdiko egoerei erantzuteko.
Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak nahiz oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Epe horretan edozeinek aztertzen ahalko du Erronkariko Ibaxaren Batzordeko bulegoetan, eta aurkezten ahalko ditu egoki iritzitako alegazioak. Halaber, eskatzen duten interesdunen eskura egonen da Batzordearen egoitza elektronikoan:
https://jgvallederoncal.sedelectronica.es/info.0
Jendaurreko aldia iragaten bada inork alegaziorik egin gabe, ordenantza behin betiko onetsitzat joko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Erronkarin, 2024ko urriaren 3an.–Batzordeko burua, José Javier Echandi Sarriés.
Iragarkiaren kodea: L2414576