207. ALDIZKARIA - 2024ko urriaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Xehetasun-azterketa, Arrosadia-Lezkairu eremuko Plan Partzialeko A.11 lurzatian. Behin betiko onespena

IruñekUdalak, 2024ko irailaren 12an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

PLE 12-SEP-24 (5/CU).

«Jendaurreko aldia iragan da, inork alegaziorik aurkeztu gabe, Tokiko Gobernu Batzarrak 2024ko uztailaren 1ean honako hau hasiera batez onetsi zuenetik (erabaki hori argitara eman zen 2024ko 150. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, uztailaren 23an): xehetasun-azterketa, Arrosadia-Lezkairu eremuko Plan Partzialeko A.11 lurzatian; ikusirik Iruñerriko Mankomunitateak emandako aldeko txostena, 2024ko abuztuaren 21ekoa, bai eta A.11 lurzatirako xehetasun-azterketaren testu bategina ere, 2024ko irailaren 3koa, Altrum Arquitectura SLPk aurkeztu baitzuen Proyectos y Obras San Julian SL ordezkatuz, eta bat etorriz Hirigintza Gerentziako arkitektoaren 2024ko irailaren 4ko txostenarekin eta Hirigintza Gerentziako legelariaren data bereko txostenarekin,

ERABAKITZEN DA:

1. Behin betiko onestea Arrosadia-Lezkairu eremuko Plan Partzialaren A11 lurzatiari dagokion xehetasun-azterketa, Proyectos y Obras San Julián SLk sustatua. Haren xedea da Arrosadia-Lezkairu eremuko Plan Partzialean fatxadaren konposizioari buruz ezarritako baldintza batzuk malgutzea, eta aldatzea, batetik, hego-ekialdeko fatxadaren erremateko petoaren materiala eta, bestetik, beheko solairuko ataripeko baoen kopurua eta dimentsioa.

2. Erabaki hau igortzea, onetsitako xehetasun-azterketaren ale batekin batera, Lurralde Antolamenduko Zuzendaritza Nagusira (Nafarroako Gobernuko Lurralde Kohesiorako Departamentua).

3. Erabaki hau Altrum Arquitectura SLPri jakinaraztea, Proyectos y Obras San Julián SLren ordezkari gisa».

Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da:

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzendua Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

–Gora jotzeko errekurtsoa, zeina zuzenduko baitzaio Nafarroako Administrazio Auzitegiari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi ondotik.

Iruñean, 2024ko irailaren 18an.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.

Aldatutako artikuluak (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2413502