2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ODIETA
Aldaketa Udal Plan Orokorrean, lehentasunez birgaitu beharreko area bat mugatzeko. Behin betiko onespena
Odietako Udalak, 2024ko ekainaren 11n egindako ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen honako espediente hau: "Aldaketa, Odietako Udal Plan Orokorreko determinazio xehatuetan, lehentasunez birgaitu beharreko area bat mugatzeko". Sustatzailea Odietako Udala bera da.
Espedientea jendaurrean egon zen hilabetez, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zenetik hasita (2024ko 132. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, ekainaren 27koa), Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onetsi zuen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren ondoko artikulu hauetan eta haiekin bat heldu direnetan ezarritako ondorioetarako:, 49 (1-b eta 3. apartatuak), 77.3, 72 eta 79.1. Orobat, iragarkiak argitaratu ziren Udalaren iragarki-taulan eta Foru Komunitateko bi egunkaritan, eta epe horretan ez zen hari buruzko alegaziorik aurkeztu, ez eta jaso ere.
Odietako Udalak, 2024ko irailaren 24an egin ohiko osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen aipatu espedientea.
Horregatik eta aipatu araudia betetzeko argitaratzen dira iragarki hau eta Udal Plan Orokorrean egindako aldaketaren testua Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Erripan (Odieta), 2024ko irailaren 24an.–Alkatea, Alberto Urdániz Elizondo.
Onetsitako araudia (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2414022