207. ALDIZKARIA - 2024ko urriaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXALAR

Hiri-jarduketako plan berezia 1. poligonoko 17. lurzatian. Behin betiko onespena

Udalak, 2024ko irailaren 25ean eginiko osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen hiri-jarduketarako plan berezia 1. poligonoko 17. lurzatian.

Hasierako onespenaren erabakia 2024ko 152. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, 2024ko uztailaren 26an.

Argitara ematen da hirigintzako dokumentua, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan xedatutakoari jarraikiz (Legegintzako Foru Dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Etxalarren, 2024ko irailaren 26an.–Alkatea, Xabier Etxarte Miquelestorena.

Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2414062