2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
IRATI HIRI-HONDAKIN SOLIDOEN MANKOMUNITATEA
Deialdia, lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Akats zuzenketa. Zerbitzu anitzetako enplegatu baten izendapena
2024ko 177. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman zen, abuztuaren 30ean, deialdiko lanpostuetarako hurrengo izangaien izendapena eta lanpostuaz jabetzeko tokia. Hori guztia, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko ezohiko prozesuari dagozkion lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko prozesuaren esparruan, jarraikiz abenduaren 28ko 20/2021 Legean xedatutakoari (Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko legea). Akatsa atzeman da izendatutako izangaien zerrendan, zehazki, lan-kontratuko langile finko baten bigarren abizenean, honela dioen tokian: "6. Iosu Belascoain Belzunce izendatzea Irati Hiri-Hondakin Solidoen Mankomunitateko langile lan-kontratudun finko, zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanposturako (D maila, lanaldi osoa)", honela behar du: "6. Iosu Belascoain Equisoain izendatzea Irati Hiri-Hondakin Solidoen Mankomunitateko langile lan-kontratudun finko, zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanposturako (D maila, lanaldi osoa)".
Agoitzen, 2024ko irailaren 26ean.–Irati Hiri-Hondakin Solidoen Mankomunitateko burua, María José Beaumont Aristu.
Iragarkiaren kodea: L2414037