1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
307E/2024 FORU AGINDUA, irailaren 25ekoa, Osasuneko kontseilariak emana, kargutik kentzen duena Miguel Ángel Bruña Bejarano jauna, Osasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Kudeaketa Administratiboaren eta Modernizazioaren Ataleko Herritarren Arretarako Bulegoko burua, berak eskatu baitu.
Osasuneko kontseilariaren urtarrilaren 30eko 23E/2024 Foru Aginduaren bidez, Osasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Kudeaketa Administratiboaren eta Modernizazioaren Ataleko Herritarren Arretarako Bulegoko burua izendatu zen.
Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriko 2. apartatuko bigarren paragrafoak xedatzen duenez, atalburuen eta bulegoburuen bitarte baterako izendapena libreki errebokatzen ahal du erabaki hori hartu zuen organoak berak.
Hortaz, Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren 3. artikuluak emandako ahalmenak erabiliz,
AGINTZEN DUT:
1. Kargutik kentzea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario Miguel Ángel Bruña Bejarano jauna, Osasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Kudeaketa Administratiboaren eta Modernizazioaren Herritarren Arretarako Bulegoko burua, berak eskatu baitu. Kargu-uzteak 2024ko urriaren 1etik aurrera izanen ditu ondorioak.
2. Foru agindu hau jakinaraztea interesdunari, eta igortzea Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzura eta Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Osasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, behar diren ondorioak izan ditzan.
3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Iruñean, 2024ko irailaren 25ean.–Osasuneko kontseilaria, Fernando Domínguez Cunchillos.
Iragarkiaren kodea: F2413885