207. ALDIZKARIA - 2024ko urriaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BORTZIRIETAKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Deialdia, jubilotekako arduradun lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Izendapena

2024ko ekainaren 20an, Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatean jubilotekako arduradun lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia argitaratu zen Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Lehendakariaren 2024ko urriaren 1eko ebazpenaren bidez, eta epaimahai kalifikatzaileak egindako proposamenarekin bat etorriz, Olaia Loiarte Etxekolonea izendatu da jubilotekako arduraduna, lan-kontratudun finkoen araubidean, Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatean jardun dezan, puntuazio handiena lortu duen izangaia delako.

Ebazpen honen aurka, errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpen hau eman duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzendua Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, edo, bestela,

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

Etxalarren, 2024ko urriaren 1ean.–Lehendakaria, Xabier Etxarte Miquelestorena.

Iragarkiaren kodea: L2414624