207. ALDIZKARIA - 2024ko urriaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

VALTIERRA

Deialdia, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko arkitekto teknikoaren lanpostu huts bat. Izendapen proposamen osagarria

2023ko 238. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 16an, argitaratu zen Valtierrako Udalean arkitekto teknikoaren lanpostu bat (B mailakoa) betetzeko deialdia. Bada, bertan aurreikusitako hautaprobak eginik, argitara eman zen epaimahaiak eginiko izendapen proposamena, behar ziren ondorioak izan zitzan, hain zuzen ere, Artzeina Campo Barriosuso izangaiaren alde.

Horretarako zuen epearen barnean, borondatezko eszedentzia onartu zitzaion, lanpostuaz jabetu zen unetik hasita, beste Administrazio batean ari baitzen lanean. Hartara, bat etorriz deialdiaren oinarriekin eta indarreko araudian jasotako kasuekin, lanpostu hutsa beteko da, orobat, deialdiaren testuan berean ezarritakoaren arabera.

Hori dela-eta, izangai bakoitzaren puntuazioak oinarri harturik, argitara ematen da kalifikazio-epaimahaiak eginiko izendapen proposamena, behar diren ondorioak izan ditzan, hain zuzen ere, honako izangai honen alde:

MONTSERRAT FERNÁNDEZ MARTÍNEZ

Interesdunak hamabost egun naturaleko epea du, argitalpen honetatik aurrera, Valtierrako udaletxean aurkezteko deialdiaren 9.2 oinarrian ageri den dokumentazioa.

Valtierran, 2024ko urriaren 1ean.–Alkatea, Manuel Resa Conde.

Iragarkiaren kodea: L2414181