2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
TUTERA
Deialdia, lanpostu hutsak oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Pintore-ofizialaren izendapena
Kalifikazio-epaimahaiak proposamen bat egin du, deialdi honetan: deialdia, oposizio-lehiaketa bidez bete dadin pintore ofizialaren lanpostu bat, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, jarraikiz abenduaren 28ko 20/2021 Legeari (lege horrek hizpide ditu premiazko neurri batzuk, enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko). Deialdi hori onetsi zen Tuterako Udaleko alkatearen azaroaren 29ko 2396/2022 Ebazpenaren bidez (argitaratu zen 2022ko 247. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 12an). Hala, Alkatetzaren irailaren 27ko 3196/2024 Ebazpenaren bidez ebazten da:
Lehena.–Francisco Xabier Soto BermejoTuterako Udalaren zerbitzuko funtzionario izendatzea, pintore-ofizialaren lanpostuan aritzeko (C maila, plantilla organikoko zenbakia: 0512C06901).
Bigarrena.–2024ko urriaren 15ean jabetu beharko du lanpostuaz, jarraikiz uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legearen 6.4 artikuluari (foru lege horren bidez neurri batzuk hartzen dira, egonkortze prozesuak gauzatzeko Nafarroako Administrazio Publikoetan, abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz –lege horrek hizpide ditu premiazko neurri batzuk, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko–).
Tuteran, 2024ko urriaren 4an.–Alkatea, Alejandro Toquero Gil.
Iragarkiaren kodea: L2414508