2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
TUTERA
Deialdia, lekualdatze-lehiaketaren bidez betetzeko plantillako albaitaritzako lizentziadunaren lanpostu hutsa (A maila). Deialdiko lanpostua bete gabe utzi dela deklaratzea
Alkatetzaren irailaren 18ko 3061/2024 Ebazpenaren bidez, deklaratu zen bete gabe gelditu dela honako deialdi honetako lanpostua: deialdia, plantillako albaitaritzako lizentziadunaren lanpostu hutsa lekualdatze-lehiaketaren bidez betetzeko (A maila). Delako deialdia 2024ko 176. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 29an.
Hautaketa-prozesuan onartua izateko epea iragan da, eta ikusi da ez dela deialdi horretan parte hartzeko eskaerarik jaso.
Horrenbestez,
EBATZI DUT:
Lehena.–Adieraztea deialdi honetako lanpostua bete gabe utzi dela, izangai falta izan delako parte hartzeko eskabideak aurkezteko epean: deialdia, lekualdatze-lehiaketaren bidez betetzeko plantillako albaitaritzako lizentziadunaren lanpostu hutsa (A maila).
Bigarrena.–Agintzea ebazpen hau argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Tuterako Udalaren egoitza elektronikoan, dagokion deialdiaren aipamenean.
Tuteran, 2024ko irailaren 25ean.–Alkatea, Alejandro Toquero Gil.
Iragarkiaren kodea: L2414066