2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
TUTERA
Deialdia, plantillako hezitzaile espezializatuaren lanpostu hutsa lekualdatze-lehiaketaren bidez betetzeko (B maila) Deialdiko lanpostua bete gabe utzi dela deklaratzea
Alkatetzaren irailaren 18ko 3061/2024 Ebazpenaren bidez, deklaratu zen bete gabe utzi dela honako deialdi honetako lanpostua: deialdia, plantillako hezitzaile espezializatuaren lanpostu hutsa lekualdatze-lehiaketaren bidez betetzeko (B maila). Delako deialdia 2024ko 176. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 29an.
Hautaketa-prozesuan onartua izateko epea iragan denez, eta deialdi horretan parte hartzeko eskaerarik jaso ez denez, deialdiko lanpostua bete gabe gelditu dela deklaratzen da.
Horrenbestez,
EBATZI DUT:
Lehena.–Adieraztea deialdi honetako lanpostua bete gabe utzi dela, izangai falta izan delako parte hartzeko eskabideak aurkezteko epean: deialdia, lekualdatze-lehiaketaren bidez betetzeko plantillako hezitzaile espezializatuaren lanpostu hutsa (B maila).
Bigarrena.–Agintzea ebazpen hau argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta dagokion deialdiaren aipamenean, Tuterako Udalaren egoitza elektronikoan.
Tuteran, 2024ko irailaren 26an.–Alkatea, Alejandro Toquero Gil.
Iragarkiaren kodea: L2414065