2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
GARES
Deialdia, lanpostu huts batzuk bete daitezen oposizio-lehiaketa bidez, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Zerbitzu anitzetako eta zerbitzu anitzetako eta garbiketako lanpostuetarako izendapenak
Amaitu da prozesua, lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzekoa, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean (jarraikiz abenduaren 28ko 20/2021 Legean ezarritakoari, premiazko neurri batzuk ezartzen baititu enplegu publikoaren behin-behinekotasuna murrizteko). Deialdia onetsi zen Garesko Udaleko alkatearen 2022ko azaroaren 16ko 3466 Ebazpenaren bidez (2022ko 237. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, azaroaren 28an), eta jarraikiz kalifikazio-epaimahaiak egindako izendapen-proposamenei, erabaki da:
1. Langileak izendatzea honako ebazpen hauen bidez:
Alkatetzaren urriaren 4ko 465/2024 Ebazpenaren bidez honako hau ebazten da:
Lehena.–Iraitz Fernandez Latasa izendatzea Garesko Udalaren zerbitzuko funtzionario, jardun dezan hutsik dagoen D mailako zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostuan, lanaldi osoan (plantilla organikoko zenbakia: 5-06).
Alkatetzaren urriaren 4ko 464/2024 Ebazpenaren bidez honako hau ebazten da:
Lehena.–Iraitz Fernandez Latasa izendatzea Garesko Udalaren zerbitzuko funtzionario, jardun dezan hutsik dagoen E mailako zerbitzu anitzetako eta garbiketako enplegatuaren lanpostuan, lanaldi osoan (plantilla organikoko zenbakia: 5-08).
Bigarrena.–Vicente Aizpun Ripa izendatzea Garesko Udalaren zerbitzuko funtzionario, jardun dezan hutsik dagoen E mailako zerbitzu anitzetako eta garbiketako enplegatuaren lanpostuan, lanaldi osoan (plantilla organikoko zenbakia: 5-09).
2. Izendatutako izangaiek 2024ko urriaren 17an jabetu beharko dute lanpostuez, uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legearen 6.4 artikuluari jarraikiz (foru lege horren bidez neurriak hartzen dira Nafarroako Administrazio Publikoetan egonkortze prozesuak gauzatzeko, abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz –Enplegu Publikoan Behin-behinekotasuna Murrizteko Premiazko Neurriei buruzko Legea–).
Egun horretan, eta behar bezala frogatutako ezinbesteko kasuetan salbu, jabetza hartzen ez dutenek eskubide guztiak galduko dituzte deialdia egin duen toki-erakundeko funtzionario edo lan-kontratudun langile finko izateko.
3. Ebazpen hauek igortzea, behar diren ondorioak izan ditzaten, toki-erakundeko langileen alorrera, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea. Orobat, interesdunei jakinaraztea, eta ohartaraztea ebazpen honen aurka errekurtso hauetako bat aurkez daitekeela aukeran:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazten denetik hasita.
c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroan administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
Garesen, 2024ko urriaren 4an.–Alkatea, Itziar Imaz Artázcoz.
Iragarkiaren kodea: L2414522