207. ALDIZKARIA - 2024ko urriaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

Deialdia, merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziari dagozkion lanpostuak. Lantegi eskolako monitore (zurgintza) lanpostuaz jabetzeko data aldatzea

Tokiko Gobernu Batzarrak honako erabaki hau hartu zuen, 2024ko irailaren 25ean egindako bilkuran:

Tokiko Gobernu Batzarrak 2024ko uztailaren 23an hartutako erabakiaren (7/RH) bitartez, erabaki zen funtzionario eta langile lan-kontratudun finko izendatzea erabaki horretako zerrendan jasotako pertsonak. Hori guztia, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko ezohiko prozesuari dagozkion hainbat lanpostu huts sartzeko prozedura bidez eta salbuespenezko merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko hautapen-prozesuaren barruan –enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko 20/2021 Legean xedatutakoaren arabera– eta Tokiko Gobernu Batzarraren 2022ko azaroaren 25eko erabakiaren bitartez onetsitako deialdiarekin –254. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 19koan, argitaratua– bat etorrita.

Erabaki horretan ezarritakoaren arabera, lanpostuaz jabetzeko eguna 2024ko abuztuaren 26a zen akordio horretako zerrendan agertzen ziren langile guztiendako. Data horretan, Alejandro García Ropero jauna aldi baterako ezintasun egoeran zegoen. Horren ondorioz, honako hau

ERABAKITZEN DA:

1. Alejandro García Ropero jauna lanpostuaz jabetzeko data aldatzea, eta 2024ko abuztuaren 31n ezartzea.

2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Iruñeko Udalaren webgunean (www.pamplona.es/eu) argitara dadin agintzea.

Erabaki honen aurka honako errekurtso hauetako bat paratzen ahal da, aukeran:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau Iruñeko Udalaren webgunean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau Iruñeko Udalaren webgunean argitaratu eta hortik aitzina.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau Iruñeko Udalaren webgunean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Iruñean, 2024ko irailaren 25ean.–Tokiko Gobernu Batzarreko idazkaria, Garbiñe Bueno Zabalza.

Iragarkiaren kodea: L2414117