207. ALDIZKARIA - 2024ko urriaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BERRIOBEITI

Deialdia, lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Arkitektoa izendatzea

Berriobeitiko Udaleko alkatearen 957/2024 Ebazpena, zeinaren bidez funtzionario bat izendatzen baita, deialdia egin duen toki-erakundearen zerbitzukoa, arkitekto lanpostuan aritzeko.

Berriobeitiko Udaleko Gobernu Batzarrak hartutako erabaki baten bidez, deialdi bat onetsi zen, merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko arkitekto lanpostu huts bat, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, eta deialdi hori argitara eman zen 2022ko 237. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 28an; hori guztia, abenduaren 28ko 20/2021 Legearen seigarren eta zortzigarren xedapen gehigarriei jarraikiz (Enplegu Publikoan dagoen Behin-behinekotasuna Murrizteko Premiazko Neurriei buruzko Legea).

Uztailaren 2ko 688/2024 Ebazpenaren bidez, zeina argitaratu baitzen toki-erakundearen web-orrian, behin betiko zerrenda onetsi zen.

Merezimendu-lehiaketa bukatuta, toki-erakundearen web-orrian argitaratu zen izangaia izendatzeko proposamena, puntuaziorik handiena lortu zuenaren alde, deialdian eskatutako baldintzak betetzen baitzituen, eta lekua baitzuen deialdiko plazen kopuruan.

Deialdian eskatutako dokumentazioa aurkeztuta, egiaztatu da izangai horrek betetzen dituela deialdian ezarritako baldintzak. Horregatik, bidezkoa da izendatzea eta lanpostua esleitzea.

Horiek horrela, eta erabiliz apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1 artikuluan ezarritako eskumenak (Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legea),

EBAZTEN DUT:

1. David Azcona Ruiz de Galarreta izendatzea toki-erakundearen zerbitzuko funtzionario, arkitekto lanpostua bete dezan.

2. Arkitekto lanpostu hutsa esleitzea, jarraian zehazten den bezala:

–Izen-deiturak: David Azcona Ruiz de Galarreta.

–Lanpostu zenbakia: 51.

–Maila: A.

–Araubide juridikoa: funtzionarioa.

–Lanaldi osoa (%100).

3. Izendatutako izangaiak 2024ko urriaren 1ean jabetu beharko du lanpostuaz, uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legearen 6.4 artikuluari jarraikiz (foru lege horren bidez neurriak hartzen dira Nafarroako Administrazio Publikoetan egonkortze prozesuak gauzatzeko, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz).

Egun horretan, eta behar bezala frogatutako ezinbesteko kasuetan salbu, ez badu jabetza hartzen, eskubide guztiak galduko ditu deialdia egin duen toki-erakundeko funtzionario izateko.

4. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, toki-erakundeko langileen alorrera, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta interesdunei jakinaraztea; orobat, ohartaraztea ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkez daitekeela:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazten denetik hasita.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroan administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Berriobeitin, 2024ko irailaren 30ean.–Alkatea, Félix Remírez Hoyos.

Iragarkiaren kodea: L2414131