2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
BASABURUA
Deialdia, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziari dagozkion lanpostu hutsak. Haur-eskolako garbitzailearen izendapena
Basaburuko Udalak, irailaren 26an sinatutako 2024/109 alkate ebazpen bidez, haur-eskolako garbiketa lanpostua beteko duen langilea izendatu zuen, M.ª Paz Etxarri Etxegia, lan-kontratudun finkoen araubidean, Basaburuko Udalean jardun dezan, puntuazio handiena lortu duen izangaia da eta. Hori guztia, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziari dagozkion lanpostu hutsak oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko deialdiaren esparruan (abenduaren 28ko 20/2021 Legeak arautzen du prozesu hori).
Izendatzeko ebazpena eman eta hilabeteko epean jabetu beharko du lanpostuaz.
Ebazpen honen aurka, errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da hautara:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpen hau eman duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzendua Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, edo, bestela.
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.
Basaburuan, 2024ko irailaren 27an.–Alkatea, Santos Etxegia Oronoz.
Iragarkiaren kodea: L2414081