1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
3622/2024 EBAZPENA, urriaren 2koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez Ana Isabel Burguete Alonso andrea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzen baita, zerbitzu orokorretako lanpostuan aritzeko, eta lanpostua esleitzen baitzaio.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren irailaren 27ko 2475/2022 Ebazpenaren bidez, zenbait sarrera-prozeduraren deialdiak onetsi ziren Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko D mailako lanpostu batzuetan, II. eranskinean zerrendatzen direnetan, gehieneko plaza kopuru bat salbuespenez merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko, hori guztia enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuen esparruan. Ebazpen hori 2022ko 201. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 10ekoan.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 9ko 152/2023 Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2023ko urtarrilaren 23an.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren martxoaren 8ko 972/2023 Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen 2023ko martxoaren 16an, eta Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren uztailaren 4ko 2624/2024 Ebazpenaren bidez, eskatutako dokumentazioa aurkeztu zuten eta baldintzak betetzen zituzten izangai batzuk funtzionario izendatu ziren eta beste batzuk kontratatzea bidezkoa zela erabaki zen, eta epearen zenbaketa eten zitzaion, besteak beste, Ana Isabel Burguete Alonso andreari, ezinbesteko arrazoi bat alegatu zuelako.
Alegatutako ezinbesteko arrazoia bukatu denez, aurkeztutako dokumentazioa azterturik eta lanpostuan jarduteko gaitasunari buruzko txosten medikoa egin delarik, bidezkoa da izendapena egitea eta dagokion lanpostu hutsa esleitzea.
Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Ana Isabel Burguete Alonso andrea izendatzea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario, zerbitzu orokorretako lanpostuan aritzeko, eta plantilla organikoan 3294 zenbakia duen lanpostua esleitzea. Lanpostu hori Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuko San Jose zentroari atxikita dago eta Iruñean du destinoa.
2. Izendatutako izangaiak 2024ko urriaren 15ean hartu beharko du lanpostuaren jabetza, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Langileria Atalean.
Lanpostuaren jabetza hartzen ez badu, behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izateko eskubide guztiak galduko ditu.
3. Ebazpen hau igortzea Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Langileria Atalera, eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzura, eta interesdunari jakinaraztea, eta adieraztea ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal duela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin.
4. Ebazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoak.
Iruñean, 2024ko urriaren 2an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.
Iragarkiaren kodea: F2414255