1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
3543/2024 EBAZPENA, urriaren 2koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez Juan Antonio Cuesta Chávarri jauna Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzen baita, laneko arriskuen prebentzioko teknikarien lanpostuan aritzeko, eta lanpostua esleitzen baitzaio.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak azaroaren 4an emandako 2894/2022 Ebazpenaren bidez onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzurako laneko arriskuen prebentzioko teknikarien zazpi lanpostu, gehienez ere, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko sarrera-prozeduraren deialdia, hori guztia enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuen esparruan. Ebazpen hori 2022ko 230. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 21ekoan.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren otsailaren 9ko 572/2023 Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2023ko otsailaren 20an.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren maiatzaren 29ko 1842/2023 Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2023ko ekainaren 1ean.
Oposizio-lehiaketa bukatuta, kalifikazio-epaimahaiak izendapen proposamena aurkeztu zuen, puntuazio handienak izateagatik eta deialdian eskatutako betebeharrak betetzeagatik deialdiko lanpostuetan sartzen ahal ziren izangaiak adierazita. Proposamen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen 2024ko ekainaren 20an, eta Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren uztailaren 2ko 2600/2024 Ebazpenaren bidez izendapena egin zen.
Horretarako zuen epearen barruan, Ignacio Loperena Quiros jaunari borondatezko eszedentzia eman zitzaion, lanpostuaren jabetza hartu zuenetik aurrerako ondorioekin, administrazio bereko beste lanpostu bat betetzen ari delako.
Horretan oinarrituta, 2024ko irailaren 19an, izendapen osagarriaren proposamena argitaratu zen deialdiaren web-fitxan, eta bertan Juan Antonio Cuesta Chávarri jauna sartu zen, txanda irekiko izangaien zerrendan hurrengoa zelako.
Eskatutako dokumentazioa behar zen epean aurkezturik eta proposatutako izangaiak betebeharrak betetzen dituela egiaztaturik, bidezkoa da izendapena egitea eta dagokion lanpostu hutsa esleitzea.
Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Juan Antonio Cuesta Chávarri jauna Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea, laneko arriskuen prebentzioko teknikarien lanpostuan aritzeko, eta plantilla organikoan 71898 zenbakia duen lanpostua esleitzea. Lanpostu hori Osasun Departamentuko Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuari atxikita dago, B motako gidabaimenaren eskakizuna du eta Iruñean du destinoa.
2. Izendatutako izangaiak 2024ko urriaren 15ean hartu beharko du lanpostuaren jabetza, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Profesionalen Atalean.
Lanpostuaren jabetza hartzen ez badu, ezinbesteko kasuetan izan ezik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izateko eskubide guztiak galduko ditu.
3. Ebazpen hau igortzea Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Profesionalen Atalera eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzura, eta interesdunari jakinaraztea. Interesdunari aditzera ematen zaio ezen ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal duela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin bat.
4. Ebazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoak.
Iruñean, 2024ko urriaren 2an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.
Iragarkiaren kodea: F2414241