207. ALDIZKARIA - 2024ko urriaren 11

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

3527/2024 EBAZPENA, irailaren 30ekoa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario batzuk izendatzen baitira, eskolazainen lanpostuan aritzeko, eta lanpostua esleitzen baitzaie.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren azaroaren 9ko 2951/2022 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko eskolazainen lau lanpostu, gehienez ere, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko sarrera-prozeduraren deialdia onetsi zen, hori guztia enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuen esparruan. Ebazpen hori 2022ko 236. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 28koan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren otsailaren 9ko 579/2023 Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2023ko otsailaren 20an.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren maiatzaren 29ko 1837/2023 Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2023ko ekainaren 1ean.

Oposizio-lehiaketa bukatuta, kalifikazio-epaimahaiak izendapen proposamena aurkeztu zuen, puntuazio handienak izateagatik eta deialdian eskatutako betebeharrak betetzeagatik deialdiko lanpostuetan sartzen ahal ziren izangaiak adierazita. Proposamen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen 2024ko ekainaren 10ean, eta Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ekainaren 28ko 2545/2024 Ebazpenaren bidez izendapena egin zen.

Ondoren, Tomás Ruata Marín jaunak uko egin zion aipatutako hautapen-prozesuari. Halaber, txanda irekiko hautagai hauei borondatezko eszedentzia eman zitzaien, lanpostuaz jabetu ziren egunetik aurrerako ondorioekin, administrazio berean beste lanpostu bat betetzen ari direlako: Koldo Pernaut Lerga jaunari, Juan María Recalde Arrechea jaunari eta Javier Fermín Navarro Gutiérrez jaunari.

Aurrekoa kontuan hartuta, izendapen proposamena osatu zen honako hauek bertan sartuta: Juan Antonio Goñi Garde jauna, Raúl Gregorio Leoz Morán jauna, María Socorro Ardanaz Asiain andrea eta Gabriel Samanes Pérez jauna. Izan ere, puntuazio-ordenaren arabera, txanda irekiko zerrendan hurrengo ageri diren izangaiak dira. Proposamen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2024ko irailaren 18an.

Bestalde, Raúl Gregorio Leoz Morán jaunak eta Gabriel Samanes Pérez jaunak, ezinbesteko arrazoia alegatu eta epe horren zenbaketa eten dadila eskatu dute, aipatutako arrazoia desagertu arte.

Gainerako izangaiek aurkeztu dute eskatutako dokumentazioa, eta eskatutako betebeharrak betetzen dituztela egiaztaturik, bidezkoa da izendapena egitea eta lanpostu hutsak esleitzea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Juan Antonio Goñi Garde jauna, Raúl Gregorio Leoz Morán jauna, María Socorro Ardanaz Asiain andrea eta Gabriel Samanes Pérez jauna, guztiak txanda irekiko izangaiak, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea, eskolazainen lanpostuan aritzeko.

2. Lanpostu hutsak esleitzea I. eranskinean xedatutakoarekin bat.

3. Raúl Gregorio Leoz Morán jaunari eta Gabriel Samanes Pérez jaunari epearen zenbaketa etetea, egiaztatutako ezinbesteko arrazoia desagertu arte.

4. Izendatutako izangaiek 2024ko urriaren 15ean hartu beharko dute lanpostuaren jabetza, Hezkuntza Departamentuko Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzuan.

Lanpostuaren jabetza hartzen ez badute, ezinbesteko kasuetan izan ezik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izateko eskubide guztiak galduko dituzte.

5. Ebazpen hau igortzea Hezkuntza Departamentuko Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzura, Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzura eta Nominen eta Gizarte Aseguruen Zerbitzura, eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzura, eta interesdunei jakinaraztea, eta adieraztea ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dutela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin bat.

6. Ebazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoak.

Iruñean, 2024ko irailaren 30ean.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ordezko gisa, hura kanpoan baita, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuko zuzendaria, Raquel San Martín Ederra (32/2023 Foru Agindua, abenduaren 11koa).

I. ERANSKINA.–ESLEITUTAKO LANPOSTUAK

DEITURAK ETA IZENA

TXANDA

LANPOSTUA

DEPARTAMENTUA

ATXIKIPEN ESPARRUA

ARAUBIDE
JURIDIKOA

HERRIA

ESKUALDEA

SEXU DELITUEN ZIURTAGIRIA

GOÑI GARDE, JUAN ANTONIO

Txanda irekia

0035733

HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA

CORELLA-ARTE ETA GOI MAILAKO DISEINU ESKOLA

FUNTZIONARIOA

CORELLA

EREMU EZ-EUSKALDUNA

X

ARDANAZ ASIAIN, MARIA SOCORRO

Txanda irekia

0035637

HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA

VIANA-RICARDO CAMPANO IP

FUNTZIONARIOA

VIANA-IBILTARIA

EREMU EZ-EUSKALDUNA

X

Iragarkiaren kodea: F2414238