1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
3493/2024 EBAZPENA, irailaren 26koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario batzuk izendatzen baitira eta beste zenbait izangairen kontratazioa bidezkoa dela ezartzen baita, zaintzaile gerontologikoen lanpostuetan aritzeko, eta lanpostua esleitzen baitzaie.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren irailaren 27ko 2475/2022 Ebazpenaren bidez, zenbait sarrera-prozeduraren deialdiak onetsi ziren Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko D mailako lanpostu batzuetan, ebazpenaren II. eranskinean zerrendatzen direnetan, gehieneko plaza kopuru bat salbuespenezko merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko, hori guztia enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuen esparruan. Ebazpen hori 2022ko 201. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 10ekoan.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 9ko 149/2023 Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2023ko urtarrilaren 23an.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren martxoaren 8ko 964/2023 Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2023ko martxoaren 16an.
Merezimendu-lehiaketaren baremazioa bukatuta, kalifikazio-epaimahaiak izendapen proposamena aurkeztu zuen, puntuazio handienak izateagatik eta deialdian eskatutako betebeharrak betetzeagatik deialdiko lanpostuetan sartzen ahal ziren izangaien aldekoa. Proposamen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen 2024ko otsailaren 13an, eta, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren martxoaren 25eko 1203/2024 Ebazpenaren bidez, apirilaren 24ko 1551/2024 Ebazpenaren bidez, maiatzaren 21eko 2002/2024 Ebazpenaren bidez, uztailaren 22ko 2766/2024 Ebazpenaren bidez eta abuztuaren 6ko 2910/2024 Ebazpenaren bidez, ebazpen horietan azaltzen ziren izangaietako batzuk funtzionario izendatu ziren eta beste batzuk lan-kontratudun finkoen araubidean eta lanaldi partzialean kontratatzea erabaki zen.
Ana María Muñoz García andreak uko egin dio aipatutako hautapen-prozesuari, eta, horretarako zuten epearen barruan, María Arantzazu Echeverría Ayesa andreari eta Alicia Ripa Villanueva andreari borondatezko eszedentzia eman zaie, lanpostuaz jabetzen direnetik aurrera, administrazio honetako beste lanpostu batean ari direlako.
Deialdiaren 9.4 oinarriaren arabera, funtzionario edo lanaldi partzialeko langile lan-kontratudun finko bihurtzen diren izangaien kasuan, lanpostua benetan bete gabe borondatezko eszedentziako egoeran deklaratzen badira, haiek eskatuta, lanpostuaz jabetzen diren egunetik edo kontratua sinatzen den egunetik aurrera, indarrean dagoen araudian aurreikusitako kasuetan, dagokion lanpostu hutsa bete eginen da, deialdiaren 8.4 apartatuan xedatutakoaren arabera.
Azaldutakoarekin bat etorriz, eta horretan oinarrituta, 2024ko irailaren 13an, izangaien zerrendan hurrengo ageri ziren izangaiak izendatzeko eta kontratatzeko proposamen osagarria argitaratu zen deialdiaren web-fitxan.
Gainerako izangaiek epean aurkeztu dutenez eskatutako dokumentazioa, eta eskatutako betebeharrak betetzen dituztela egiaztaturik, bidezkoa da izendapena eta kontratazioa egitea eta bakoitzari dagokion lanpostu hutsa esleitzea.
Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Honako izangai hauek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea, zaintzaile gerontologikoen lanpostuan aritzeko:
DEL VILLAR BRIONES, LUCÍA
GASTEARENA ARRAIZ, MARÍA BEGOÑA
2. Izangai hau kontratatzea lan-kontratudun finkoaren araubidean eta lanaldi partzialean:
IRIGOYEN ADANSA, IZASKUN
3. Lanpostu hutsak esleitzea I. eranskinean xedatutakoarekin bat.
4. Izendatutako izangaiak 2024ko urriaren 15ean hartu beharko du lanpostuaren jabetza, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Langileria Atalean.
Lan-kontratudun finkoaren araubideko eta lanaldi partzialeko kontrataziorako izangaiek 2024ko urriaren 15ean izenpetu beharko dute kontratua, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Langileria Atalean.
Lanpostuaren jabetza hartzen ez duenak edo kontratua sinatzen ez duenak, behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionarioa edo lan-kontratudun finkoa izateko eskubide guztiak galduko ditu.
5. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Langileria Atalera, eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzura, eta interesdunei jakinaraztea, eta adieraztea ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dutela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin bat.
6. Ebazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoak.
Iruñean, 2024ko irailaren 26an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.
I. ERANSKINA.–ESLEITUTAKO LANPOSTUAK
DEITURAK ETA IZENA | LANPOSTUA | DEPARTAMENTUA | ATXIKIPEN ESPARRUA | ARAUBIDE JURIDIKOA | HERRIA | ESKUALDEA |
IRIGOYEN ADANSA, IZASKUN | 0007240 | ESKUBIDE SOZIALETAKO, EKONOMIA SOZIALEKO ETA ENPLEGUKO DEPARTAMENTUA | EL VERGEL ZAHAR-EGOITZA | LAN KONTRATUDUN FINKOA, LAN. PARTZ. | IRUÑA | EREMU MISTOA |
DEL VILLAR BRIONES, LUCÍA | 0004595 | ESKUBIDE SOZIALETAKO, EKONOMIA SOZIALEKO ETA ENPLEGUKO DEPARTAMENTUA | SANTO DOMINGO ZAHAR EGOITZA | FUNTZIONARIOA | LIZARRA | EREMU MISTOA |
GASTEARENA ARRAIZ, MARÍA BEGOÑA | 0008726 | ESKUBIDE SOZIALETAKO, EKONOMIA SOZIALEKO ETA ENPLEGUKO DEPARTAMENTUA | SANTO DOMINGO ZAHAR EGOITZA | FUNTZIONARIOA | LIZARRA | EREMU MISTOA |
Iragarkiaren kodea: F2414148