1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
87/2024 FORU AGINDUA, abuztuaren 29koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, kargutik kentzen duena María Rozas Larraondo andrea, Hezkuntza Departamentuko Lanbide Heziketa Nazioarteratzeko Bulegoko burua.
Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarriko bigarren apartatuan xedatzen duenez, atalburuen eta bulegoburuen bitarte baterako izendapenak libreki errebokatzen ahal ditu erabaki hori hartu zuen organoak berak.
Horrenbestez,
AGINTZEN DUT:
1. Kargutik kentzea María Rozas Larraondo andrea, Hezkuntza Departamentuko Lanbide Heziketa Nazioarteratzeko Bulegoko burua, 2024ko irailaren 1etik aurrerako ondorioekin.
2. Foru agindu hau interesdunari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.
3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
Iruñean, 2024ko abuztuaren 29an.–Hezkuntzako kontseilaria, Carlos Gimeno Gurpegui.
Iragarkiaren kodea: F2413644