1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
3492/2024 EBAZPENA, irailaren 26koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez zuzentzen baita Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren abuztuaren 21eko 3074/2024 Ebazpenean atzemandako akatsa. Ebazpen horren bidez, erizaintzako zainketa lagungarrietako teknikarien lanpostuak (EZLT) betetzeko sarrera-prozedura, merezimendu-lehiaketaren salbuespeneko sistemaren bidezkoa, amaitutzat emanda, lanpostu horretan aritzeko funtzionarioak izendatzen dira eta lanpostua esleitzen zaie.
Izendapenaren ebazpen horren I. eranskinean akats bat atzeman da, ez baita zehazten zein den esleitutako lanpostuetako biren araubide juridikoa; hortaz, bidezkoa da zuzentzea, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluari jarraikiz.
Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Zuzentzea Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren abuztuaren 21eko 3074/2024 Ebazpenaren I. eranskinean atzemandako akatsa. Ebazpen horren bidez, erizaintzako zainketa lagungarrietako teknikarien lanpostuak (EZLT) betetzeko sarrera-prozedura, merezimendu-lehiaketaren salbuespeneko sistemaren bidezkoa, amaitutzat emanda, lanpostu horretan aritzeko funtzionarioak izendatzen dira eta lanpostua esleitzen zaie. Hau da zuzenketa:
Honako hau dioen tokian:
ZAFRA RUZ, MARGARITA | 61784 | NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA | IRUÑA | LAN KONTRATUDUN FINKOA, LAN. PARTZ. |
ACOSTA MÁS, MANUEL | 63724 | NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA | IRUÑA | LAN KONTRATUDUN FINKOA, LAN. PARTZ. |
Honako hau behar du:
ZAFRA RUZ, MARGARITA | 61784 | NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA | IRUÑA | FUNTZIONARIOA |
ACOSTA MÁS, MANUEL | 63724 | NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA | IRUÑA | FUNTZIONARIOA |
2. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzura (Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetzara eta Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Langileria Zuzendaritzara) eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzura, eta interesdunei jakinaraztea, eta adieraztea ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko dela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan ezarritakoarekin.
3. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.
Iruñean, 2024ko irailaren 26an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.
Iragarkiaren kodea: F2414143