1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
3460/2024 EBAZPENA, irailaren 25ekoa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, behean aipatzen diren izangaiak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzen dituena, sukaldari lanpostuan aritzeko, eta lanpostua esleitzen diena.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren azaroaren 7ko 2936/2022 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko sukaldarien bederatzi lanpostu, gehienez ere, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko sarrera-prozeduraren deialdia onetsi zen, hori guztia enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuen esparruan. Ebazpen hori 2022ko 230. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 21ekoan.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren otsailaren 9ko 573/2023 Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2023ko otsailaren 20an.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren maiatzaren 29ko 1877/2023 Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2023ko ekainaren 1ean.
Oposizio-lehiaketa bukatuta, kalifikazio epaimahaiak izendapen proposamena aurkeztu zuen, puntuazio handienak izateagatik eta deialdian eskatutako betebeharrak betetzeagatik deialdiko lanpostuetan sartzen ahal ziren izangaiak adierazita. Proposamen hori deialdiaren web fitxan argitaratu zen 2024ko ekainaren 14an, eta Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren uztailaren 1eko 2569/2024 Ebazpenaren bidez izendapena egin zen.
María Antonia Garbalena Alegría andrea, desgaitasuna duten pertsonentzako erreserba-txandako izangaia, ezin izan zen izendatu deialdiko 2.1.1.c baldintza ez betetzeagatik.
Era berean, horretarako zuten epearen barruan, Elena Eslava Ochoa andreari eta Carolina Marcos Ruiz andreari, txanda irekiko izangaiei, borondatezko eszedentzia eman zitzaien, lanpostuaz jabetzeko egunetik aurrera, administrazio berean beste lanpostu bat betetzen ari direlako.
Bestalde, David Blanco Segura jaunak, ezinbesteko arrazoi bat alegatuta, eskatu du epearen zenbaketa eten dadila aipatutako egoera desagertu arte.
Ondorioz, eta desgaitasuna duten pertsonentzako erreserba-txanda gainditu zuen izangai gehiagorik ez zegoenez, beste izendapen proposamen osagarri bat egin zen Luis Javier Carlos Nicuesa jaunaren, David Blanco Segura jaunaren eta Paloma Portillo Chocarro andrearen alde, jarraian agertzen ziren izangaiak zirelako, txanda irekikoak.
Eskatutako dokumentazioa behar zen epean aurkezturik eta betebeharrak betetzen dituztela egiaztaturik, bidezkoa da izendapena egitea eta lanpostu hutsak esleitzea.
Horrenbestez, eta otsailaren 21eko ko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Luis Javier Carlos Nicuesa jauna, David Blanco Segura jauna eta Paloma Portillo Chocarro andrea, txanda irekiko hautagaiak, izendatzea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario, sukaldari lanpostuan aritzeko.
2. Lanpostu hutsak esleitzea I. eranskinean xedatutakoarekin bat.
3. Izendatutako izangaiek 2024ko urriaren 15ean jabetu beharko dute lanpostuaz, dela Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Langileriaren eta Lan Harremanen Zerbitzuan, dela Profesionalen Kudeaketa eta Administrazio Atalean (Santa Soria kalea 2, 31200 Lizarra), dela Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Langileria Atalean, kasuan kasukoan.
Lanpostuaren jabetza hartzen ez badute, ezinbesteko kasuetan izan ezik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izateko eskubide guztiak galduko dituzte.
4. David Blanco Segura jaunarentzat epearen zenbaketa etetea, berak egiaztatu duen ezinbesteko arrazoia desagertu arte.
5. Ebazpen hau igortzea Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Langileriaren eta Lan Harremanen zerbitzura, Lizarrako García Orcoyen ospitaleko Profesionalen Kudeaketa eta Administrazio Atalera, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Langileria Atalera eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzura, eta interesdunei jakinaraztea, eta adieraztea ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko dela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluekin bat etorriz.
6. Ebazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoak.
Iruñean, 2024ko irailaren 25ean.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.
I. ERANSKINA.–ESLEITUTAKO LANPOSTUAK
DEITURAK ETA IZENA | TXANDA | LANPOSTUA | DEPARTAMENTUA | ATXIKIPEN ESPARRUA | ARAUBIDE JURIDIKOA | HERRIA | ESKUALDEA |
CARLOS NICUESA, LUIS JAVIER | Txanda irekia | 0071349 | OSASUN DEPARTAMENTUA | NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA | Funtzionarioa | Iruña | EREMU MISTOA |
PORTILLO CHOCARRO, PALOMA | Txanda irekia | 0003077 | ESKUBIDE SOZIALETAKO, EKONOMIA SOZIALEKO ETA ENPLEGUKO DEPARTAMENTUA | EL VERGEL ZAHAR-EGOITZA | Funtzionarioa | Iruña | EREMU MISTOA |
Iragarkiaren kodea: F2414040