1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
3441/2024 EBAZPENA, irailaren 23koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez erabakitzen baita Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko kontratazioa, erdi mailako tituludunen lanpostuan aritzeko.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak urriaren 4an emandako 2568/2022 Ebazpenaren bidez, sarrera-prozeduraren bidezko deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko erdi mailako tituludunen hamabost lanpostu, gehienez ere, betetzeko, salbuespenezko merezimendu-lehiaketa bidez, hori guztia enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuen esparruan. Deialdi hori 2022ko 205. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 17koan.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 9ko 92/2023 Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2023ko urtarrilaren 16an.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ekainaren 5eko 1926/2023 Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2023ko ekainaren 9an.
Merezimendu-lehiaketaren baremazioa bukatu ondoren, kalifikazio-epaimahaiak kontratazio proposamena aurkeztu zuen, puntuazio handiena izateagatik deialdiko lanpostuetan sartzen ahal ziren izangaien aldekoa. Proposamen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen 2024ko apirilaren 5ean, eta Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren maiatzaren 6ko 1778/2024 Ebazpenaren bidez egin zen kontratazioa.
Maite Díaz Torquemada andrea deialditik kanpo geratu da, eta María Sol Pastor Hernández andreak, María Pilar Casquero León andreak eta Raúl Trincado Marín jaunak uko egin diote aipatutako hautapen-prozesuari.
Era berean, horretarako zuten epearen barruan, borondatezko eszedentzia eman zaie María Gloria Martínez Eslava andreari, Alicia Sesma Celorrio andreari, María Isabel Galindo Parejo andreari, Eduardo Miguel Goñi Peruchena jaunari, Patricia Josefa Ayensa Moreno andreari eta Juana María León Zaro andreari, lanpostuaz jabetzen diren egunetik aurrerako ondorioekin, administrazio honetako beste lanpostu batean ari direlako.
Deialdiaren 9.4 oinarriak ezartzen du ezen izangaia funtzionario bihurtu eta, lanpostuan batere aritu gabe, zuzenean eta berak eskatuta, indarreko araudian ezarritako kasuetan, borondatezko eszedentzia ematen bazaio jabetza hartzen duen egunetik beretik, kasuko lanpostu hutsa ere deialdiaren 8.4 apartatuan xedatzen den moduan beteko dela.
Azaldutakoaren arabera, eta horretan oinarrituta, 2024ko abuztuaren 5ean deialdiaren web-fitxan eman zen argitara honako hauen aldeko kontratazio proposamen osagarria, beraiek baitira hurrengoak izangaien zerrendan: María Esperanza Aragonés Estella andrea, Maite Olóriz Landa andrea, Rosa María Romero Vélaz andrea, Belén Sola Jurío andrea, María José Caudevilla Pérez andrea, María Dolores Andueza Pérez andrea, María Gloria Esquiroz Villanueva andrea, María Luisa Solano Nuin andrea, María Purificación Senosiáin Lanz andrea eta Eva María de Haro Rodríguez andrea.
Azkenik, Rosa María Romero Velaz andreak, Belén Sola Jurío andreak, María José Caudevilla Pérez andreak eta María Purificación Senosiáin Lanz andreak uko egin diote aipatutako hautapen-prozesuari.
Proposatutako izangaietako batek, María Luisa Solano Nuin andreak, ezinbesteko arrazoi bat alegatuta, eskatu du epearen zenbaketa eten dadila aipatutako egoera desagertu arte.
Gainerako izangaiek aurkeztu dutenez eskatutako dokumentazioa, eta eskatutako betebeharrak betetzen dituztela egiaztaturik, bidezkoa da kontratazioa egitea eta bakoitzari dagokion lanpostu hutsa esleitzea.
Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Aldizkako lan-kontratudun finkoen araubidean eta lanaldi partzialean kontratatzea María Esperanza Aragonés Estella andrea, Maite Olóriz Landa andrea, María Dolores Andueza Pérez andrea, María Gloria Esquiroz Villanueva andrea, María Luisa Solano Nuin andrea eta Eva María de Haro Rodríguez andrea, erdi mailako tituludunen lanpostuan aritzeko.
2. Lanpostu hutsak esleitzea I. eranskinean xedatutakoarekin bat.
3. Izangaiek kontratua sinatu beharko dute 2024ko urriaren 15ean, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Barne Igoeraren eta Aldi Baterako Kontratuen Atalean.
Kontratua sinatzen ez dutenek, behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko lanaldi partzialeko aldizkako lan-kontratudun finko izateko eskubide guztiak galduko dituzte.
4. Epearen zenbaketa etetea María Luisa Solano Nuin andreari, egiaztatu duen ezinbesteko arrazoia desagertu arte.
5. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Barne Igoeraren eta Aldi Baterako Kontratuen Atalera, Nafarroako Foru Ogasuneko Administrazio Atalera eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzura, eta interesdunei jakinaraztea. Interesdunei aditzera ematen zaie ezen ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dutela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin bat.
6. Ebazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoak.
Iruñean, 2024ko irailaren 23an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.
I. ERANSKINA.–ESLEITUTAKO LANPOSTUAK
DEITURAK ETA IZENA | LANPOSTUA | DEPARTAMENTUA | ATXIKIPEN ESPARRUA | ARAUBIDE JURIDIKOA | HERRIA | ESKUALDEA | TITULAZIOA |
ARAGONES ESTELLA, MARIA ESPERANZA | 0009429 | EKONOMIA ETA OGASUN DEPARTAMENTUA | NAFARROAKO FORU OGASUNA | LAN. PARTZ. ALDIZK. LAN KONTR. FINKOA | IRUÑA | EREMU MISTOA | X |
OLORIZ LANDA, MAITE | 0009441 | EKONOMIA ETA OGASUN DEPARTAMENTUA | NAFARROAKO FORU OGASUNA | LAN. PARTZ. ALDIZK. LAN KONTR. FINKOA | IRUÑA | EREMU MISTOA | X |
ANDUEZA PEREZ, MARIA DOLORES | 0009433 | EKONOMIA ETA OGASUN DEPARTAMENTUA | NAFARROAKO FORU OGASUNA | LAN. PARTZ. ALDIZK. LAN KONTR. FINKOA | IRUÑA | EREMU MISTOA | X |
ESQUIROZ VILLANUEVA, MARIA GLORIA | 0009449 | EKONOMIA ETA OGASUN DEPARTAMENTUA | NAFARROAKO FORU OGASUNA | LAN. PARTZ. ALDIZK. LAN KONTR. FINKOA | IRUÑA | EREMU MISTOA | X |
DE HARO RODRIGUEZ, EVA MARIA | 0009438 | EKONOMIA ETA OGASUN DEPARTAMENTUA | NAFARROAKO FORU OGASUNA | LAN. PARTZ. ALDIZK. LAN KONTR. FINKOA | IRUÑA | EREMU MISTOA | X |
Iragarkiaren kodea: F2413908