2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
GESALATZ
Deialdia, zerbitzu anitzetako enplegatu izateko lanpostu bat betetzeko oposizio-lehiaketa bidez. Izangai onartuen behin betiko zerrenda eta lehenengo probaren data
Gesalazko Udaleko alkate udalburuaren 147 Ebazpena, 2024ko irailaren 26koa.
Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen Gesalazko Udalaren deialdi bat, zerbitzu anitzetako enplegatu izateko lanpostu bat betetzeko. Eskaerak aurkezteko epea iragan da, eta izangai bazterturik izan ez denez, zuzenean onesten da onartuen behin betiko zerrenda eta finkatzen dira probak hasteko eguna, tokia eta ordua.
Alkatetza honi egotzitako ahalmenen indarrez,
EBAZTEN DUT:
Lehena.–Behin betiko onestea deialdi honetarako onartuen zerrenda: deialdia, zerbitzu anitzetako enplegatu izateko lanpostu bat betetzeko Gesalazko Udalean.
Bigarrena.–Deialdian ezarritako hautaketa-proba 2024ko urriaren 31n izanen da, 16:00etan, Gesalazko Udalaren erabilera anitzeko aretoan (Kale Berria 2, 31176 Muetz, Nafarroa).
Hirugarrena.–Izangai onartuen zerrendak argitaratzearekin, ulertuko da egin dela interesdunei egin beharreko jakinarazpena, jarraikiz urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45,1. artikuluari (lege horrek hizpide du administrazio publikoen administrazio prozedura erkidea).
Laugarrena.–Agintzea ebazpen hau eta onartuen behin betiko zerrenda argitara daitezela Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Gesalazko Udalaren iragarki-taulan.
–Onartuen zerrenda:
ARRATIBEL URABAYEN IBAI
ARTIEDA CADENA ORLANDO
ARTOLA TURRILLAS JOSE MIGUEL
AYERRA LARRAYOZ JUAN
ERASO GARCIA JOKIN
GÓMEZ CALVO XOAN AGUSTÍN
ILIBERRI ECHARRI JOSÉ FRANCISCO
LACUNZA HERNANDEZ IGOR
NUIN ZABALZA JULIO JOAQUÍN
Muetzen (Gesalatz), 2024ko irailaren 27an.–Alkatea, Juan Antonio Urra Caro.
Iragarkiaren kodea: L2414061