2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
ANTSOAIN
24-01491 gora jotzeko errekurtsoa, agente lehenaren lanpostu bat betetzeko kategoriaz igotzeko lehiaketaren oinarriak aldatu izanaren aurka
Arantzazu González Torralbak 24-01491 gora jotzeko errekurtsoa jarri du Nafarroako Administrazio Auzitegian Tokiko Gobernu Batzarrak 2024ko maiatzaren 31an hartutako erabaki baten aurka. Haren bidez, aldatu ziren Udaltzaingoko agente lehenaren lanpostu bat kategoriaz igotzeko lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren oinarriak.
Espedientean interesa duen orori jakinarazten zaio hamar egun balioduneko epea izanen duela, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik, Nafarroako Administrazio Auzitegian agertzeko, errekurtsogilearen uziei aurka egin nahi izanez gero; hori dena, kontuan hartuz zer dagoen ezarria urriaren 18ko 279/1990 Foru Dekretuaren 12.2 artikuluan (foru dekretu horren bidez onetsi zen uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea garatzeko Erregelamendua, Nafarroako toki-erakundeen egintza eta erabakiak aurkaratzearen arloan –6/1990 Foru Legea, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa–).
Antsoainen, 2024ko uztailaren 30ean.–Alkatea, Marta Díez Napal.
Iragarkiaren kodea: L2414012