2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
DEIERRI
Urbanizazio-proiektua, Murugarrengo UE-MUG-8 unitatean. Behin betiko onespena
Udalbatza honetako alkate udalburuak, 2024ko uztailaren 22an eman ebazpen baten bidez, hasiera batez onetsi zuen urbanizazio-proiektu bat Murugarrengo UE-MUG-8 unitatean, Amaya Maestu Pérez de Pipaónek sustatua.
Espedientea jendaurrean jarri zen, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluak xedatzen duenarekin, lege-testu beraren 74., 152. eta 134. artikuluei dagokienez, (foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina). Jendaurreko aldian inork ez zuen alegaziorik aurkeztu.
Alkatetzaren 2024ko irailaren 25eko ebazpen baten bidez, behin betiko onetsi zen aipatu urbanizazio-proiektua.
Deierrin, 2024ko irailaren 27an.–Alkatea, Ana Marta Mendaza Acedo.
Iragarkiaren kodea: L2414111