2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
VIANA
Xehetasun-azterketa 6. poligonoko 2061. lurzatian. Hasierako onespena
Vianako Udaleko alkate udalburuak ebazpen bat eman zuen 2024ko irailaren 27an, hasiera batez onesteko xehetasun-azterketa bat 6. poligonoko 2061. lurzatian, Lidia María Sopeña Gonzalezek sustatua.
Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Hori dena, jarraikiz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. eta 74. artikuluetan ezarritakoari (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.
Vianan, 2024ko irailaren 30ean.–Alkate udalburua, Blanca Yolanda González García.
Iragarkiaren kodea: L2414118