2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
EGUESIBAR
Aldaketa, Elkano-Ibiriku-Egues eremuko AR-2ko 12. irlari dagokion xehetasun-azterketan. Hasierako onespena
Aditzera ematen da Gobernu Batzarrak, 2024ko irailaren 5ean egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuela aldaketa bat egitea Elkano-Ibiriku-Egues eremuko AR-2ko 12. irlari dagokion xehetasun-azterketan, Aceites Arone SLk sustatua. Hori guztia, bete dadin uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan ezarritakoa (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina). Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean udal bulegoetan, kontsultatu eta alegazioak jarri ahal izateko, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita.
Sarrigurenen (Eguesibar), 2024ko irailaren 27an.–Alkatea, Xuriñe Peñas López.
Iragarkiaren kodea: L2414112