2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
UTERGA
UO-3 eta UO-4 exekuzio unitateen estatutuak eta Konpentsazio-batzordearen eraketa. Hasierako onespena
Alkatetzaren 2024ko irailaren 27ko 2024-0080 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zituen Utergako UO-3 eta UO-4 exekuzio unitateen estatutuak eta Konpentsazio-batzordearen eraketa. Hori guztia sustatu du José Miguel Aldaz Goñik, Valentín Sarasibar Arraizaren, Isabel Izurzu Bacaicoaren eta Pedro José Campo Barasoainen ordezkari gisa, Utergako UO-3 eta UO-4 unitateen garapena izapidetzeko.
Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek azter dezaten eta bidezko jotzen dituzten erreklamazioak, kexak edo oharrak egin ditzaten. Hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan xedatutakoarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Utergan, 2024ko irailaren 30ean.–Alkatea, Pablo Lizarrondo Beriain.
Iragarkiaren kodea: L2414130