206. ALDIZKARIA - 2024ko urriaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

URROTZ-HIRIA

Pirinioen hegoaldeko isurialdeko bide naturala, Irati trenaren zatia, berreskuratzeko proiektua. Behin betiko onespena

Urrotz-Hiriko Udalaren erabakia, 2024ko abuztuaren 27koa, zeinaren bidez behin betiko onesten baita honako proiektu hau: "Urrotz-Hiriko udal-mugartean, Pirinioen hegoaldeko isurialdeko bide naturala (Irati trenaren zatia) berreskuratzeko proiektua egokitzea", eta, era berean, onesten da proiektuak ukitutako ondasunen eta eskubideen zerrenda.

Urrotz-Hiriko Udalak, 2024ko otsailaren 27an egin osoko bilkuran, erabaki zuen aipatutako obren proiektua onestea eta hasiera batez onestea proiektuak ukitutako ondasunen eta eskubideen zerrenda, eta jendaurrean jartzea hamabost egunez.

Epe hori alegaziorik aurkeztu gabe iragan denez, bidezkoa da proiektua behin betiko onestea.

ERABAKI DA:

1.–Behin betiko onestea honako proiektu hau: "Urrotz-Hiriko udal-mugartean, Pirinioen hegoaldeko isurialdeko bide naturala (Irati trenaren zatia) berreskuratzeko proiektua egokitzea", bai eta proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda ere. Onespen horrek berekin dakar onura publikoaren eta okupatu beharraren deklarazioa, bat etorriz ezarrita dagoenarekin Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 10. artikuluan eta uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 215.2 artikuluan (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

2.–Organo eskuduna denez gero, Nafarroako Gobernuari eskatzea presazkoa deklara dezala ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan eta hurrengoetan aurreikusitako ondorioetarako, egokitu egin behar baita 7+437/7+500 KPren arteko bide naturalaren zatia. Proiektu horrek xede du honako hau: bide naturalaren eta NA-234 errepidearen (Arrizabalaga-Urrotz-Hiria) arteko bidegurutzea 40 metroko distantziara urruntzea NA-150 Iruña-Agoitz-Irunberri errepidetik, oinezkoen eta txirrindularien segurtasuna bermatu dadin.

3.–Behar den kreditua atxikitzea, proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen balio justua ordaintzeko.

4.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, baita haren laburpena Foru Komunitateko egunkari batean ere, eta Urrotz-Hiriko Udalaren iragarki-taulan paratzea.

5.–Erabaki hau ukitutakoei jakinaraztea, behar diren ondorioetarako.

Erabaki honen aurka, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

Berraztertzeko errekurtsoa, Urrotz-Hiriko Udalari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik aitzina; edo bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik aitzina; edo bestela, gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau argitaratzen denetik aitzina.

Urrotz-Hirian, 2024ko irailaren 24an.–Lehendakaria, Silvia Telleri Vicondoa.

Iragarkiaren kodea: L2413841