206. ALDIZKARIA - 2024ko urriaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZANGOZA

Deialdia, helduak euskalduntzeko laguntzak emateko 2024an. Laburpena

Dirulaguntzen Datu Base Nazionala (identifikazioa): 788037.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoarekin; haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatorias/788037).

Tokiko Gobernu Batzarrak, 2024ko abuztuaren 9an egin bilkuran, deialdia bat onetsi zuen, helduak euskalduntzeko laguntzak emateko 2004an.

Laguntzaren onuradun izateko 1. oinarrian ezarritako baldintzak bete behar dira.

Horretarako aurrekontua, gehienez ere, 4.000 eurokoa izanen da.

Eskabideak eta eskatutako dokumentazioa aurkezteko epea 30 egun naturalekoa izanen da, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Oinarri arautzaileak, hemen: https://www.sanguesa.es/eu/.

Zangozan, 2024ko irailaren 30ean.–Alkatea, Javier Solozábal Amorena.

Iragarkiaren kodea: L2414147