206. ALDIZKARIA - 2024ko urriaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

PUIU

Hiri-jarduketarako plan berezia UC5 unitatean. Hasierako onespena

Alkatetzaren 2024ko irailaren 30ko 2024-0146 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zen honako dokumentu hau: "Hiri-jarduketarako plan berezia Puiuko Udal Planeko UC5 unitatearen eremuan", Juana María Maya Ayerrak sustatua. Dokumentu hori Jesús María Ibañez Aldaz eta Maite Larumbe Valencia (Practur asesores urbanistas SL) idazle-taldeak idatzi zuen, 2024ko irailean (273/2024 espedientea).

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, jarraikiz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. eta 74. artikuluei (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Epe horretan interesa duen orok aztertzen ahalko du Udalaren bulegoetan, eta egoki jotzen diren iradokizun eta alegazioak aurkezten ahalko dira. Halaber, interesdunen eskura egonen da Udal honen egoitza elektronikoan.

Puiun, 2024ko irailaren 30ean.–Alkatea, Unai Labat Sánchez.

Iragarkiaren kodea: L2414159